Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

Dokumentuaren akzioak

Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

2009/12/17 11:11

Bilbao Ballet Elkarteak laugarrenez antolatu du dantzari gazteei begirako Bilbao sariketa. Abenduaren 19an izanen da (larunbata), arratsaldeko 19:30etan, Euskalduna jauregiko A-1 aretoan. Sariketa honen helburuak honakoak dira: arte disziplina honen irakaskuntzari babesa ematea, dantzari berriak ezagutzera ematea, dantzarekiko zaletasuna suspertzea, dantza eskolen arteko komunikazioa bizkortzea... Lehiaketa honetan dantza klasikoko, neoklasikoko, garaikideko eta espainiar dantzako ikasleek parte hartuko dute, 13 eta 16 urte bitartekoak. 16 parte-hartzaile izanen dira guztira, Biarritz, Madril, Bartzelona, Murtzia, Valenzia, Kantabria, Iruñea eta Bizkaiko dantzariak.

Epaileek hiru sari emanen dituzte. Lehenengo sarituak 1.000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" emanaldian parte hartzeko eskubidea irabaziko du. Bigarren saridunak 600 euro eta hirugarrenak, 300. Sarietako dirua haien dantza-hezkuntza hobetzeko erabilia izanen da.

 

Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

  • Antolatzailea: Bilbao Ballet Elkartea

  • Disziplinak: Dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.

  • Sariak: 1.000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" emanaldian parte hartzeko eskubidea, 600 eta 300 €.

  • Epaileak: Mario Marozzi (Erromako Operako Ballet-eko lehen dantzaria), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Josu Mujika (dantzaria, koreografoa eta dantza irakaslea), Jon Ugarriza (dantzari eta koreografoa), Maria Martín (dantzaria eta espainiar dantzako irakaslea) eta Iratxe de Arantzibia (Unescoren Dantzaren Nazioarteko Batzordeko kide, kazetaria eta dantza kritikoa).

  • Ordua eta tokia: Abenduak 19 (larunbata) - 19:30. Euskalduna jauregiko A-1 aretoa - Bilbo.

  • Sarrerak: 18 euro (helduak), 12 euro (15 urtetik beherakoak)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.