Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Hiruburu: inauterietako dantza berria
Begiraleak elkarteak inauterietako dantza berri bat asmatu du eta lehen aldiz Donibane Lohizunen aurkeztuko du, Hartzaren egunean, urtarrilaren 30an, larunbata, Urdazuri plazan, Ibai(goio) tabernaren aintzinean. Horra dantzaren adierazpena.
Ahari taldearen Euskal inauterien erakusketa hara eta hona dabil
Ahari Kultur Taldeak urteak daramatzak euskal inauterien inguruko lanak sustatzen. Erakusketa bat prest du eta erakusketa hori Bizkaian eta Nafarroan erakutsiko da asteotan. Elorrion aste honetan ireki da erakusketa eta Portugalete eta Mutiloa bisitatuko ditu gero.
Euskal dantza talde bat Transilvaniako dantza jaialdi baterako
Iparraldeko Dantzarien Biltzarretik jakinarazi dutenez, Errumaniako Cluj herrian, gutxitutako kulturen dantza jaialdi bat antolatzen da eta aurten Euskal Herriko talde bat nahiko lukete bertan. Abuztuaren 19tik 28ra izango da jaialdia.
Mikel Aristegi eta Isabel Verdini ETB2ko Forum-en
Bi dantzari eta koreografo izango dira aste honetan ETB2ko Forum elkarrizketa saioan. Gaur goizean Mikel Aristegi elkarrizketatu du David Barberok bere saioan eta ostegunean Isabel Verdiniri egindako elkarrizketa eskainiko da.
Arima eta mugimendua: dantza Gorka Bravoren objektibotik
Gorka Bravo argazkilariak dantza gaitzat hartuta argazki sorta ederra egin du. "Soul & Movement" edo "Arima eta mugimendua" izenburupean, dantza garaikideko mugimenduak islatu ditu.
Abiatu dira maskaradak Zuberoan
Atzo, urtarrilak 17, abiatu dira 2010eko maskaradak Zuberoan, Larrainen hain zuzen ere. Aurreko asterako aurreikusita zeuden, baina elurteak astebete atzeratu du maskaraden hasiera. Elurra beharrean, euria izan dute lehen maskaradetan. Hona Larraineko maskaradaren bideo eta argazkiak.
Mazedoniako dantzen ikastaroa Altsasun
Datorren otsailaren 20 eta 21ean, Mazedoniako dantzen ikastaro bat izango da Altsasun, Sasko Anastasov dantza irakasle mazedoniorraren eskutik.
Inauteriak 2010: datak eta festak
Abiatu dira lehen inauteriak (Beskoitzen adibidez), maskaradak elurrak eragindako astebeteko atzerapenarekin urtarrilaren 17an abiatuko dira, eta datozen egunotan han eta hemen helduko diote neguko festa koloretsuenari. Badatoz inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak, karnabalak,... Hona inauteri interesgarri sorta baten egutegia.
dantzan.com: 2009 urtea zenbakitan
130.000 bisita izan ditu 2009. urtean dantzan.com-ek eta ia 400.000 orri erakutsi dira. Egunero 350 lagunek bisitatu dute dantzan.com. Hona hemen 2009 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak eta albiste, blog eta bideo ikusienen top10 zerrendak.
Alurr dantza taldea Ketan musika taldearekin Euskalduna jauregian
Alurr Dantza Taldea Bilboko Euskalduna jauregian ariko da gaur, urtarrilaren 13an (asteazkena), Ketan musika taldearekin batera. Emanaldia 20:00etatik aurrera izango da eta sarrera doakoa da.
Dokumentuaren akzioak


