Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Break on Stage 2010: Europear aretoko breakdance lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Break on Stage 2010: Europear aretoko breakdance lehiaketa

2010/03/30 10:30

Europako Aretoko Breakdance Lehiaketa-ko partaideak

  • Phase T. Frantzia
  • Team Shmetta. Belgika
  • La Smala. Frantzia
  • Team Rockers. Euskal Herria
  • Supersouthnicks. Espainia 
  • Soul Flavas. Euskal Herria

 

Kale-kultura erakustaldiak

 

Big city Brains, poppin& Slow Motion. Danimarka

Big City Brains Europako break kolektibo garrantzitsuenetakoa da. Beraien ikuskizun harrigarrietan Slow motion, robot boys, old school eta poppin bezalako dantza estilo ikusgarriak lantzen dituzte.

Extremo & Phase: street video dance. Zaragoza
Bikote hau Adicctos taldeko partaideak da, Extremo dantzaria Rafael Amargoren konpainiakoa ere bada. Musika elektronikoarekin eta bideoarekin sinkronizatutako break-koreografia eskainiko dute.

MC Freestyle El Shintoma. Bilbo

Bat-bateko rap-a jorratzen duen Red Bull Batalla de los Gallos lehiaketako finalista izan zen. Cirujanos taldeko abeslaria da. Inguruarekin jolas egiten du errimak inprobisatuz, denbora errealean momentua abesten du.

Dance Day- New style (Aka Dantz). Castro

Musikalak eta obra lirikoak egitetik hip hop-a dantzatzera pasa dira, New Style eta L.A Style dantza estiloetan sakonduz. Energia eta dinamismo handiko berezko estiloa lantzen ari dira.

Manel & Nen. Futbol Street Style . Barcelona.

Fútbol Street Style Espainiako lehiaketan finalistak izan dira. Show honen osagarriak: Talentua, sormena, arintasuna eta baloiaren kontrol paregabea, Dj-aren musikaren erritmora.

DJ Renegade. London.

Erresuma Batuko eta Europako Hip Hop kulturaren ikonoa da. 80.hamarkadan hasi zen biniloekin musika sortzen. Scratch Perverts kolektiboaren sortzailea da. Break lehiaketetan ohizko artista gonbidatua.

VJ Logela

Bideo sortzaile bi eta musikari bi dira taldearen muina. BreakOnStage2010 jaialdiaren publizitate kanpainaren sortzaileak dira. Aurtengo eszenografia oso originala da. Estetika retroan oinarritzen da.

Kontzertua: VIOLADORES DEL VERSO

Violadores del Verso taldea gazteleraz abestutako rap-aren erreferentzia nagusia da. Berezko soinu eta estetika dute. Taldearen partaideak Kase-O (MC), Lírico (MC), Sho Hai (MC) eta R de Rumba (DJ) dira.

 

www.breakonstage.com

Erlazionatutako elementuak
Break on Stage 2010: aurkezpen bideoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.