Dokumentuaren akzioak
Ibarrako eta Zaldibiako gazteen emanaldia
Egingo dituzten dantza batzuk tradizionalak izango dira (‘Agurra’, ‘Gipuzkoano’, ‘Axuri Beltza’, ‘Banako’, ‘Alpargata’), eta beste batzuk koreografiak: ‘Korteseko makil jokoa’ (Iñar Sastrek moldatu du musika eta Aiert Beobidek prestatu du koreografia), ‘Iparraldeko makil jokoa’ (Eider Epeldek koreografiauta), eta fandango bat Itziar Doyharzabalek koreografiatua, besteak beste. Emanaldiaren amaieran, ‘Arin-banako’ eta ‘Kaxarranka’ koreografiak dantzatuko dituzte Zaldibiako gazteek.
Zaldibiako Guraso elkarteak antolatzen du urtero aipatu festa, Dantzari Txiki Egunaren bezperan. Alurr Dantza Taldea duela bi urtetik hona ari da festa horretan parte hartzen, Ibarra eta Zaldibiaren artean sinatuta dagoen lan hitzarmen bat dela medio, herriko gazteak dantza egitera anima daitezen.
Dokumentuaren akzioak