Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Libertimendua Kanalduden: bolantak, bertsoak eta zirtzilen jokoak
Donibane Garazi eta Donapaleuko Libertimenduen inguruko erreportajea prestatu du Kanaldudek. Antton Luku eta Mattin Irigoien elkarrizketatu ditu Iban Lamarquek eta 2010eko bi emanaldietako irudiekin osatu dute saioa. Iñaki Etxelekuk eman digu Kanaldudek argitaratu dituen bideo hauen berri.
Mixel Elizanburu, dantza-jauziak eta dantza-khorda
Heletan, Nafarroa Beherean jaio zen Mixel Elizanburu 1826an. Lasalletarren ordenean sartu zen eta elizgizon ibilbidea egin zuen, Hazparneko ikastegiko zuzendari izatera iritsiz. "Lehenagoko Eskualdunak zer ziren" liburua idatzi zuen bere gaztetako oroitzapenak eta orduko euskaldunen kontuak bilduz. Liburu horretan dantza-jauzi eta dantza-khordari buruz egiten dituen aipamen batzuk jaso ditugu hona.
Bularrean biloa izan arren tutua janzten duten dantzariak
Les Ballets Trockadero de Monte Carlo Bilbon izango dira apirilaren 16tik 18ra. Nazioarteko dantza konpainia bitxienetako bat da hau. Gizonezkoz osatuta dago erabat, eta emakumeen ballet klasikoan egiten dituzte dantzak egiten dituzte, punta, tutu eta guzti. Besteak beste Beltxargen lakuaren bigarren aktua eskainiko dute Arriaga antzokian.
Plegoaren III. Jaialdia ospatuko dute Ablitas-en
Datorren apirilaren 16, 17 eta 18an ospatuko dute Ablitas-en Plegoaren dantzaren inguruan antolatutako jaialdiaren hirugarren edizioa. Aurten Badajoz-eko talde bat izango dute gonbidatu eta herriko erraldoien konpartsak plegoaren dantza egingo du estreinekoz.
Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010: egitaraua eta xehetasunak
Datorren maiatzaren 2an Euskal Dantzarien Biltzarrak Baionan ospatuko duen Dantzari Egunaren xehetasunak ezagutzera eman ditu Gipuzkoako EDBk. Baionako errugbi zelaian egingo da ekitaldi nagusia, eta aurreko egunetan mahainguru bat eta ikuskizun bat izango dira.
Break on Stage 2010: Europear aretoko breakdance lehiaketa
Break On Stage Europear mailako breakdance lehiaketa eta beste hainbat proposamen bilduz osatutako jaialdia da. Breakdance lehiaketan parte hartuko duten 6 taldeek bost minutu inguru dituzte beraien onena emateko. Bitartean, kale kulturen erakustaldiak tartekatuko dira eta azkenik, sari banaketaren ostean, Violadores Del Verso rap taldearen kontzertua. Apirilak 24, 20:30ean Bilboko La Casillan.
Lapurdiko inauteria eta mutxikoen pizkundeari buruzko liburua
Henri Duhauk "Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea" izeneko liburua idatzi du eta datorren apirilaren 5ean aurkeztuko da Sarako euskal idazleen biltzarrean.
Dantzarako musika nahi? Hemen duzue talde berri bat: Arrabots
Zure hiriko, herriko, auzoko, etxeko, ezkaratzeko... festa edo ospakizunetan dantzarako musika talde baten bila zabiltza? Hemen duzue proposamen berri bat: Arrabots, berria eta betikoa, bi arrabitajoleren ekimenarekin sortu eta esperientzia handiko musikari eta dantzariek osatzen dutena.
Lucia Lakarra Euskaldunak eta Dantza 5. Galako protagonista
Oihane Herrero eta Elvis Val bakarlari bizkaitarrek ere parte hartuko dute ekitaldian. Asociación Bilbao Ballet Elkarteak plazer handiz aurkezten du datorren maiatzaren 29an, Euskalduna Jauregiko entzutegian, 20:00etan egingo den Euskaldunak eta Dantza 5. Gala.
Ahozko testingatzak eta dantza kontuak
Azken urteotan ahozko ondarea jasotzeko hainbat ekimen sareratzen ari dira, eta herriz herri egiten ari diren bilketa horietan, dantzari buruzko perla ederrak bildu dituzte. Ahotsak, Elekeketa edo Nafarroako Euskararen Mediatekan dantza kontu interesgarriak aurki daitezke.
Dokumentuaren akzioak


