Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jauregitik: Ezpela taldearen ikusgarria

Dokumentuaren akzioak

Jauregitik: Ezpela taldearen ikusgarria

 1969 an sortu zen Ezpeletako Ezpela taldea. Bere 40. urtea ospatzeko, dantza taldeak sorkuntza berri bat asmatu zuen eta 2009ko Irailaren 12 an aurkeztu zuen Ezpeletan 800 pertsonen aintzinean.

Jauregitik..., 130 dantzari eta kantari sorkuntzaren inguruan elkartu dira. Urte bateko lana izan da ikusgarri hori bururaino eramaiteko. Banaketa denbora eder bat izan da kultura mailan eta  giroaren aldetik.

Jauregitik..., ikusgarriak atsemaiten du bere iturria kultura tradizionalean bainan ez bakarrik. Hala nola, atsemaiten ahal diren eragin kontanporanoak, modernoak, tziganoak edo hip hop dantza…

Jauregitik...,Ezpeletako gotor etxetik ikuslea ibiliko da mendez mende, munduz mundu, baroien gortetik pasatuko baita laminen mundurat eta gaurko gizarterat. Alta lanjerra ez da sekulan urrun, etsaien ezkilak jadanik entzuten baitira haizearen zurrumurruaren artetik. Zer pasatuko ote da? Zer bilakatuko ote dira Ezpeletako baroiak ?

Zatozte sorkuntza eder horren ikusterat Maiatzaren 22 an, gaueko 21:00etan Biarritzeko geltokian.

Sartzeak aintzinetik eros dezakezue:

12€ tan Ezpeletan turismo bulegoan, Baionan Pyrénées ostatuan, Biarritzen Les Colonnes ostatuan, Donapaulen Pagolan eta Baigorrin Fronton ostatuan.

Ezpela Jauregitik




 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.