Dokumentuaren akzioak
Larrain-dantzaren eguna maiatzaren 22an ospatuko da Lizarran
Nafarroako Dantzarien Biltzarraren blogean jaso dituzte Lizarrako larrain-dantzaren 10. egunaren inguruko xehetasunak. Parte hartzaileak udaletxetik atera eta kalejiran joango dira Foruen plazaraino. Bertan Lizarraldeko dantzak eskainiko dira, eta bukaeran larrain-dantza egingo da.
Lizarrako Ibai-Ega dantza taldea da festaren antolatzailea, eta Lizarrako dantza talde desberdinetako dantzari ohiek parte hartzen dute bertan, Lizarrako gaiteroak, Lizarrako Gaita eta Danborreko Gelako ikasleak eta Aita Hilario Olazaran txistulari taldearekin batera.
Lizarrako larrain-dantzarren Eguna 2000. urtean antolatu zuen lehen aldiz Ibai-Ega dantza taldeak taldearen 20. urteurrena ospatzeko egitarauan. Ekitaldiaren arrakasta ikusita urtero ospatze erabaki zen, eta 2001ean egin zen Lizarrako larrain-dantzaren I. Eguna. Puiko Ama Birjinaren egunaren inguruan ospatzen da Lizarrako larrain-dantzaren eguna. Maiatzaren 25a, aste barruan denean, hurbilen duen asteburuan egiten dira ospakizunak.
Larrain-dantzak Lizarraldetik kanpo izan duen hedapena izugarria da, eta hori pozgarria da herritarrentzat, baina horrekin batera dantza bera zabartu eta degradatuz joan dela uste dute zenbaitek, eta ekimen honen bidez, bere edertasuna erakutsi nahi dute. Horrekin batera, dantzaren jatorria aldarrikatu nahi da, izan ere, hainbeste tokitan dantzatzen da, jatorria Lizarran duela ahazten baita maiz, eta hori gogorarazi nahi da.
Dokumentuaren akzioak
Quisiera saber si este día (22 Mayo) se podrá bailar junto con el grupo, allí mismo.