Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Estibalizen hasi eta sarean jarraitzen du Arabako aurresku txapelketak

Dokumentuaren akzioak

Estibalizen hasi eta sarean jarraitzen du Arabako aurresku txapelketak

2010/05/12 13:07

Josu Sanchez izan da garailea, iazko garaipena errepikatuz. Arkaitz Pascuas bizkaitarra izan da bigarrena eta Aitor Gonzalez de Zarate hirugarrena. Laugarrena neska bat, Haizea Hormaetxea sailkatu da.

Batetik eta bestetik, Txapelketan egindako lanen bideoak sareratzen ari dira zenbait zaletu. Youtuben daude horietako asko (adibidez hobieta eta egaspi88 , eta haien inguruan iruzkinak, iritzi trukeak eta eztabaidak agertzen dira. 2009ko txapelketaren bideoak eztabaida luzeak ekarri ditu youtuben. 

Bideo honetan Arkaitz Pascuas ageri da, bigarren sailkatua.

 

Eta beste honetan Haizea Ormaetxea, Bizkaiko aurresku txapelketan, nesken sailean 2009an txapela eskuratu zuen, eta Arabako txapelketan mutilekin batera lehiatu, eta laugarren sailkatu dena.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.