Dokumentuaren akzioak
Leyre Castresanak ere dantzatuko du Euskaldunak eta dantza 5. jaialdian
Leyre Castresana eta Dorian Acosta dantzariak Victor Ullate-Comunidad de Madrid balleteko dantzari nagusiak dira.
Euskaldunak eta dantza 5. Gala datorren maiatzaren 29an, 20:00etan ospatuko da Euskalduna Jauregiko entzutegian. Bertan izango dira, besteak beste Lucia Lakarra (Munich-eko Operako Baleteko dantzari nagusia), Oihane Herrero (Stuttgart-eko Baleteko bakarlaria), Elvis Val (Hannover-eko Operako Baleteko bakarlaria), eta orain baita Leyre Castresana ere.
Euskaldunak eta Dantza 5. galarako sarreran takillan salgai dauden dagoeneko eta baita Internet bidez ere BBKren salmenta tokitik. Sarreren prezioak 20, 26, 30, 40 eta 48 eurokoak dira.
Dokumentuaren akzioak