Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gradu mailako dantza ikasketak arautzen dituen dekretua
Ekaina hasieran argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean (BOE) goi mailako dantza ikasketak arautzen dituen dekretua. Gradu mailako beste edozein ikasketaren parekoa eta Europako beste dantza ikasketen mailakoa izateko asmoz prestatu da lege hau. Ikasketen egitura eta landu beharreko edukiak jasotzen ditu dekretuak.
Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola aurkeztu da Bilbon
2012ko irailean aurreikusten da irekiko dituela ateak antzerkia, dantza eta eszenoteknia ikasteko Bilbon irekiko den eskolak. Eszenika izena izango du zentroak eta Eitb-ren azpian izango du egoitza. Bertan aurkeztu dute gaur proiektua Hezkuntza saileko eta arte eszenikoen alorreko ordezkariek.
Bittor eta Lide Olaetari omenaldia Arriaga antzokian
Olaeta Baleten elkarteak antolatutak, Bittor eta Lide Olaetaren omenez jaialdi berezi antolatu da datorren ekaianaren 30erako Bilboko Arriaga antzokian. Orain urtebete hil zen Bittor Olaeta, eta bere eta Lide Olaeta arrebaren oroimena bizirik mantentzeko beraien ikasle eta beraien lanaren jarraitzaileek antolatu dute jaialdi berezi hau. Gainera, egunotan, Olaeta baleten omenezko erakusketa dago ikusgai Baionako Euskal Museoan.
Aukeran konpainiaren Gernika Donostian
Bihar ostirala, ekainak 25, 20:00etan, Gernika, mihise gaineko dantza eskainiko du Aukeran dantza konpainiak Donostian, Victoria Eugenia Antzokian.
Erraldoien, kilikien eta dantzarien jaialdia Iruñean
Ekainaren 26an, peñen eguna ospatzeko, Muthiko Alaiak dantza eta fanfarre taldeak, Txantreako Erraldoi eta kilikien konpartsarekin elkarlanean "Jai Herrikoiak" izeneko erraldoi, kiliki eta dantzen jaialdia antolatu du.
San Joan jaiak, dantzak eta Arizkungo festak
Zalantzarik gabe, dantza aroaren eztadana ekarri ohi dute San Joan jaiek. Gaur, San Joan bezpera, hainbat eta hainbat txokotan izango dira dantzak, su eta festaren erdian, eta bihar, San Joan eguna jarraituko dute dantza ekitaldiek han eta hemen. Denak aipatzen ibiltzea ezinezkoa da eta horra aurtengorako gomendio bat, San Joan jaiak Arizkun-en:
Leitzako ingurutxoari buruzko ikastaroa Iruñean
Datorren ekainaren 26an, Leitzako ingurutxoaren inguruko ikastaroa eskainiko da Iruñean, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta eta Nafarroako EDBren laguntzarekin.
Urrunetik ametsetan, Ertza konpainiaren estreinaldia Dferian
Asier Zabaletak zuzentzen duen konpainiak ikuskizun berria estrainatuko du ekainaren 24an, Donostian, Lugaritz-en, Dferia azokaren baitan. Urrunetik ametsetan du izena ikuskizunak eta Brasilgo eta Euskal Herriko dantzarien ikuspuntuak elkartzen dira bertan.
Uruguai eta Argentinako euskal dantzarien topaketa Paranan
Urrundik euskal elkarteak antolatuta, euskal dantzen nazioarteko ekitaldi bat ospatu da Argentinan, Entre Rios probintziako hiriburuan ekainaren 5ean eta 6an. Uruguai eta Argentinako dantza talde bana elkartu dira bertan eta Euskal Herritik kanpo euskal dantzak lantzen dituzten bi taldek beren esperientziak, dantzak eta ilusioak konpartitu dituzte.
Dantza aste bat Arbonan
Euskal Herritik kanpoko dantzazaleei zuzendua da bereziki, baina bertako dantzazaleek ere izan dezakete plazera aukera honetan. Aniez Perez-ek "Dantza aste bat Euskal Herrian" programa prestatu du datorren uztailarek 5etik 9ra Arbonan. Dantzak ikasi eta lantzeko egonaldi bat.
Dokumentuaren akzioak


