Dokumentuaren akzioak
Orain Iparralden, Mauleko Festetan, Igandean
Euskal Herriak eduki duen dantza maisu handienak, Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Erreboluzio Handiak ekarri moda berrien poderioz, Gipuzkoako Antzinako Dantza Zaharren galera bat-batekoa ezagutu zuen bere gaztaroan eta, hortaz mindurik, dantza horien notizia ugari eta doinuen partiturak bildu zituen.
Orain, Oskorri musika taldeak, dantza-doinu horietako batzuk prestatu eta, Baztango Dantzariak taldearekin batera, publiko guztiak dantzatzeko modu errazean birsortu ditu.
Beraz, Uda honetako Festetan, OSKORRI formatu bikoitzean ikus dezakezu Kontzertu Misto gisan, Oskorriren Kontzertua + Dantzaldia Oskorri Baztango Dantzariekin.
Formula berri honen estreinaldia Zugarramurdiko “Sorginaren Egunean” egin genuen, ez organizazio hoberenaz baina arrakasta itzelaz (laster sartuko ditugu irudi batzuk Youtuben, hango giroa dastatzeko) prentsa aipamenetan ikusi ahal duzunez.
Igandean, uztailaren 18an, 21:00etan Zuberoako hiriburuan, Mauleko Festetan, bertan “Aita semeak”, “Furra furra”… eta Oskorriren kantu ezagunenekin batera, hainbat dantza berri estreinatuko dira.
Dokumentuaren akzioak