Maskara-da ikuskizuna estreinatuko du Orritz taldeak

2010/07/16
Maskara-da ikuskizuna estreinatuko du Orritz taldeak

Azken hamar urteotan izaki mitologikoak goma-aparrez sortzen aritu dira Orritz taldeko kideak, eta egindako prertsonaien aurkezpena izango da Maskara-da ikuskizuna. Pertsonaiak aurkezteko koreografia berriak prestatu dituzte Ismael Yagüeren musikan oinarrituta.

 

Maskara-daren gidoia eta zuzendaritza lana Angel Sagues-en ardurakoak izan dira. Berrogei lagunek parte  hartzen dute ikuskizunean. Guztira 18  pertsonaia sortu dituzte: Gizotso, Basajuan, Akerbeltz, mikolatsak, Basandere, Mari, Herensuge, Gaueko, Tartalo

eta abar. Pertsonaiak sortzen egindako lanaren emaitzaren zati bat izango da ikuskizuna, izan ere, aurrerago DVD bat eta liburu bat argitaratuko dituzte.

 

Maskara-da

Orritz taldea

  • Irurtzun, kiroldegia
  • Uztailak 17, 22:00etan