Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gure herrialdean betatuta

Dokumentuaren akzioak

Gure herrialdean betatuta

Duela hilabete batzuk aipatutako federazioa gurekin harremanetan jarri zen gure taldeak emanaldi bat eskein zezan San Ferminetan, El bosquecillo izeneko gunean, etxe erregionalen ospakizunen barruan. Harrituta geratu ginen, emanaldia eskeintzeko bi egun falta zirelarik hots egin zigutenean, esanez ezin genuela ikurriñarik eraman, justifikaezin ziren hamaika aitzaki jarriz: Nafarroako gobernuak dirulaguntza kenduko ziela, beraiek oradaintzen zutenez nahi zutena eska zezaketela, sekulan ez zutela banderarik eramaten… gezur hutsak egia estaltzeko.

Etorkizunako batzordeak bildu ondoren, hauxe erabaki zuen: Ikurriñarekin joango ginela, beti gurekin eramaten dugun ikurra baita, kulturalki gure nortasuna adierazten duena. Federazio honen presidentea den Benjamin Arca Castañonekin kontaktuan jartzeko eskatu genuen. Guk hartutako erabakia zein zen adierazi genionean zera erantzun zigun "que no se nos ocurriera acudir al evento", ordura arte gure solaskidea zen La Encina elkarteko presidentea larrugorritan utziz. Bere gunean Ikurrinak ez baimentzeko erabakia berarena zela eta bere zuzendaritzako batzordekoa, eta arrazoiak hauxek zirela: bandera hori ez zela nafarroako kulturaren adierazgarri (extremadurakoa, asturiasekoa,… izango ote dira???)eta gainontzeko etxe regionalek inoiz ez dutela banderarik eramaten, apolitikoak direlako. Eztabaida gogor baten ondoren, zera esan zigun "pentsatuko zutela", baina gaur arte ez dugu erantzunik jaso. Beste errespetu falta bat gehiago (pentsa zertaz ari garen, Altsasu eta Etxarriko 40 haur inguruk hartu behar zuten parte emanaldi honetan eta beraientzat izugarrizko desilusioa izan zen, batez ere emanaldi hau prestatzeko egindako ahaleginengatik).

Gure emanaldiaren ordua iritsi zenean, beraien programatik betatu gintuen presidente berak (programa ofizialean agertu arren) zera esan zuen bildutako jende aurrean, Etorkizuna dantza eskolak ez zuela bere emanaldia eskeini behar eta antolakuntzak ez zuela zerikusirik gertatutakoarekin(gezurretan berriro). Hori entzunda bertan zeuden Etorkizuna dantza eskolako guraso batzuek gezurretan ari zela erantzun zioten, une horretan berak zera esan zuen "ez zekizkiela zein ziren etorri ez izanaren arrazioak", hots, Benjamin Arca Castañon gezurretan ibili zen berriz.

Egia dena zera da, betatu eta baztertu gintuztela gure dantzen bitartez Nafarroako kultur zati garrantzitsu bat isladatzeagatik. Horregatik hau guztia gogorki salatu nahi dugu.

Kolektibo honek kanpoko kulturen ordezkari gisa azaldu nahi du, aniztasun kulturalaren bultzatzailea, guk ordea mugatzaile gisa baino ez dugu ikusten.

“Ez dutela politizatu nahi” diote eta horixe da beraiek egin dutena, modu traketsez gainera. Honetaz gain zalantzan jartzen dugu bere presidentearen neutraltasuna, bere kurrikulum politikoa ezaguna baita. Elkarte honen jarrera baztertzaileak ez dio inori laguntzen, hori bai agerian uzten du bere setakeria eta intolerantzia, nafarroako kultur zati garrantzitsu bat mezpreziatuz.

“Ez dutela banderarik erakusten” diote… GEZUR HUTSA!!!! Baieztapen hau zeharo surrealista da, beraien gunea banderaz josita baitzegoen (Extremadurakoak, anduliziakoak, kantabrak,….) eta norbait zalantzan balego bere webgune ofizialean sartzea dauka, bertan ikusiko du zertan datza bere logotipoa, hau da, nafarroako perfila "beste komunitateko" banderaz margotuta. Hor argi azaltzen da "apolitiko" adjetiboa handi geratzen zaiela

Baztertu gaituzte, gure lurraldean bertan. Argi dago guk ez daukagula sartzerik beraien aniztasun kultural horretan.

Etorkizuna Euskal Dantza Eskolako Batzordea

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.