Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurtzaka El Vendrell-era

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka El Vendrell-era

2009ko irailean El Vendrell-etik (Katalunia) etorri ziren taldeen dantzek gureekin dituzten antzekotasunak eta berezitasunak ikusi ahal izan genituen, bereziki, Ball de Pastorets-ekoek egiten dituzten “el pont” eta “la bota” dantzetan (gure ezpaten zubiak eta larrosaren parekoak). Jazkerari dagokionez ere, gure kofradiako bereizgarri den buruko zapi gorriaren antzekoa erabilzten dute hauek ere.

Uztailaren 25etik 28ra “Festa Major” deituriko herriko festak ospatzen dituzte El Vendrell-en. Festa hauetan elementu tradizionalak eta egungo modernitateak eskaintzen dituenak konbinatzen saiatzen dira, hau da, dantza herrikoien berreskuratze lanak batetik, eta egungo bestelako ikuskizunak bestetik.

Lau eguneko iraupena dute festa hauek. Lehen eguna, 25a, Sant Jaume-ri dagokiona da eta suzko gaztelu handi batekin ematen dioten hasiera. 26a, Santa Ana eguna da, herriko patroiarena alegia, eta beraz, festa-egun nagusia. Egun osoan zehar L’Embarcada elkarteko talde guztiak (Ball de Bastons, Ball de Gitanes, Ball de Panderos, Ball de Pastorets, Ball del 4 de Març, Ball de la Patatuf, Ball de Valencians eta Ball de Cercolets) nahiz beste zenbait kultur talde kalean zehar ibiltzen dira. Gauean berriz, kontzertuak egon ohi dira. 27a, Santa Anneta-ren eguna da eta bezperako dantza eta kultur-taldeen ikuskizunez gain, Aurtzakak dantza egingo duen eguna. 18:00etan hasi eta gaueko 22.00ak arte.

28a da azken festa eguna, Dia del Gos deitua. Egun honetan ere ikuskizun bat baino gehiago eskaintzen dira, Ball de Malcasats eta l’Esbart taldeen eskutik besteak beste. Aurtzakatik, gaztetxo zein heldu, 20 bat dantzari eta musikarik hartuko dute parte festa honetan.
 
Aipatu bide batez, aurtengo Igartzako Dantzarien Eguna (IV.a eta aurrerago zehaztuko ditugun hainbat berritasunekin) Irailaren 11an ospatuko dela.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.