Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia Bilbon

Axuri-beltza, Argiaren ikuskizun berezia Bilbon

Dantzan 2010/11/03 17:40

Jaurrietako Axuri-beltza dantza birsortu zuela 40 urte zirela ospatzeko Axuri-beltza ikuskizuna eskaini zuen Argia dantzari taldeak Donostian, Victoria Eugenian, 2009ko abenduan. Orain Bilbon, Arriaga antzokian eskainiko da Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako ikuskizuna, datorren azaroaren 14an.

Gehiago irakurri

San Lorenzoko dantzariek kofradia eta webgunea estreinatu dituzte

San Lorenzoko dantzariek kofradia eta webgunea estreinatu dituzte

Dantzan 2010/11/03 17:36

Iruñeko San Lorenzoko danzanteek barne egitura eta kanpo irudia berritu dituzte berriki. Batetik, elkarteari kofradia izaera eman diote eta bestetik webgunea prestatu dute taldearen inguruko xehetasunak biltzen dituena.

Gehiago irakurri

Azala, Ertza, Muelle3 eta dantzan.com BAD-en

Azala, Ertza, Muelle3 eta dantzan.com BAD-en

Dantzan 2010/11/03 12:09

Azaroaren 1ean dantzaren alorreko lau ekimenen aurkezpena burutu da Bilbon, Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren baitan eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDEk) antolatuta. Hika Ateneoan bildutakoek lau ekimen hauen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute beraien protagonisten ahotik.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan

Dantzan 2010/10/29 16:16 13

Ortzadarrek XXVI. Folklore Jardunaldiak ospatu zituen Iruñean urriaren 21 eta 22an, "Dantza hirian" izenburupean. Jardunaldietan egindako aurkezpen eta eztabaidak bideoetan sareratu ditu Ortzadar Folklore Elkarteak. Hona hemen bideoak:

Gehiago irakurri 13

Ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin

Ikastaro eskaintza berria Dantzan Ikasin

Dantzan 2010/10/28 12:01

Hiru ikastaro berri prestatu ditu abendurako Dantzan Ikasi formakuntza programak. Zarauzko folklorea, borobilean egiten diren dantza kantatuak eta Xemeingo ezpata-dantza landuko dira hiru ikastaro horietan. Izen-emateko epea irekita dago dagoeneko.

Gehiago irakurri

Busturialdeko 24. Dantzari Nagusien Eguna

Busturialdeko 24. Dantzari Nagusien Eguna

Dantzan 2010/10/27 13:05

Datorren azaroaren 13an ospatuko da Gautegiz-Arteagan Busturialdeko Dantzari Nagusien eguna. 24. ekitaldia izango da aurtengoa eta Busturialdeko zazpi dantza talde bilduko dira jaialdian.

Gehiago irakurri

Ikuskizun berriarekin ospatuko du Oinkarik 35. urteurrena

Ikuskizun berriarekin ospatuko du Oinkarik 35. urteurrena

Dantzan 2010/10/27 11:40

Villabonako Oinkari dantza taldeak 35. urteurrena ospatuko du azaroan, eta prestatutako ekitaldien artean "Dantza zak plazan" ikuskizun berria eskainiko du. Taldeko mutilek prestatu dute ikuskizuna, eta Lekeition estreinatu eta Bermeon ere eskaini ondoren, azaroaren 21ean hirugarren emanaldia izango du Villabonako Malkar plazan. Hona urteurrenerako prestatutako ekitaldi egitaraua:

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu

Dantzaz Konpainiak udazkeneko bere bi hitzorduak aurkeztu ditu

Donostia Kultura 2010/10/26 17:38

Datorren urriak 28 eta azaroak 11, Dantzaz Konpainiak Dantzaklubeko bere bi hitzorduak aurkeztuko ditu Victoria Eugeniako Club Aretoan 21:00etan.

Gehiago irakurri

Dantza Jaurlaritzaren kulturaren hitzarmenean

Dantza Jaurlaritzaren kulturaren hitzarmenean

Dantzan 2010/10/26 08:53

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak alor horretan dituen egitasmoak jasotzen dituen Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren zirriborroa prestatu du eta datorren astean, azaroaren 4an, aurkeztuko du Bilbon. Aurreko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Plana ordezkatzera dator honako kontratua. Horra dantzarekin zerikusia duten egitasmoak:

Gehiago irakurri

Itsaso Iribarren: 13 Egun

Itsaso Iribarren: 13 Egun

Dantzan 2010/10/25 12:45 1

Egoitzako lanen aurkezpena Bilboko XII. Antzerkia eta Dantza Garaikidearen Jaialdian. Mugimendua aztertzeko softwarea eta denbora errealeko irudi-edizioa (VVVV) erabilitzen dira lan honetan.

Gehiago irakurri 1

Dokumentuaren akzioak