Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2011ko lehen maskaradak igandean Santa-Grazin

Dokumentuaren akzioak

2011ko lehen maskaradak igandean Santa-Grazin

2011/02/03 13:15

Aurtengo lehen barrikadak goizeko 9tan karrikaratuko dira Santa-Grazin. Herri horretako gazteek dute aurten Zuberoan zehar maskaradak eskaintzeko ardura. Guztira hamabost emanaldi, hamabost asteburutan. Azkena ere, ohiturari jarraiki, Santa-Grazin, euren herrian. Jai nagusia, aldiz, arratsaldeko 16:00tan hasiko da Kasernako plazan, Santa-Grazin alegia.

 

Laurent Chübürük xiberoko botzari esan bezala, aurtengo maskaradak antolatzeko nahiko lan izan dute. Alde batetik, euskera zekitenak oso gutxi zirelako, eta bestetik, nahi bezain beste mutil agertu ez zelako. Hala ere, oztopoak oztopo, igande honetakoa izango da aurtengo lehenengo zita.

 

Zuberoko lehen maskaradak

Data: Otsailaren 6a, igandea.

Ordua: 9:00tan lehen barrikadak. 16:00tan jai nagusia.

Tokia: Santa-Grazi

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.