Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Uztaritzeko Hartzaro jaialdia 2011

Dokumentuaren akzioak

Uztaritzeko Hartzaro jaialdia 2011

2011/02/09 11:15

Erakusketak:

«Les carnavals des 7 provinces du Pays Basque» Beñat Zintzo Garmendiak egina, etnologo eta historia irakaslea.

Erakustokia: Lapurdi gelan.

Egunak: Otsailaren 8tik Martxoaren 8ra

«Hartzaro en peinture et l’imaginaire au bout du pinceau» tindu erakusketa, Arantxa Lannes.

Erakustokia Uztaritzeko Herriko Etxean.

Egunak: Otsailaren 21tik Martxoaren 4era.

Bernizaruda.

Otsailaren 19a atsaldeko 6etan Uztaritzeko Herriko Etxean.

 

Otsailaren 25an, ostirala, mintzaldia:

“Ihauteriak Euskal Herrian zehar” Beñat Zintzo Garmendiak 20 urteko bidai zoragarri batetara gonbidatzen gaitu, euskal inauteriak aurkeztuz, Lapurdi gelan.

Otsailaren 26a larunbata:

Hirirbereko auzoan
9:00etan: Ohiko Xerri hiltzea, Latsan
11:00etan Hartzaro festibalaren hasiera Uztaritzeko Txarangak alaiturik.

Arruntzako auzoan
17:00etan Inauteriak Arruntzako karriketan. Hasteko eskolako inauteriak eta ibilaldia, segitzeko dantza modernoak, eta bukatzeko Mutxikoak Erdizka taldeak animaturik. Bertan taloak eta edariak salgai izanen dira.
21:00etan Arruntzako elizan
1. zatia
- Etchegoyhen ahizpen bikotea.
2. zatia
- «Sakratua» dantza emanaldia. Leinua taldeak eskanirik.

Otsailaren 27 igandea

Heraitzeko auzoan
10:30tan Eskolaren inauteriak eta Zanpantzarren auzia, Sophie Cambon laguntzarekin (Cie les Chimères).
11:00etan: Izartxo dantza taldeko Kaskaroten harrera.
11:30tan Mutxikoak Erdizka taldeak alaiturik eta Ur Begik eskainitako zintzur bustitzea.

Martxoaren 2a asteazkena

21:00etan Latsan, “Hau dela hura dela” antzerkia, Eleka konpainiak emanik. (Prezioa: 5€). Euskal Herriko mitologitik hartutako eta asmatutako ipuinak aurkeztuako dira, gazte eta helduendako.
22’30tan Ttirritta ostatuan, Suiziako KRUGER metal talde ezaguna. Ustekabean Uztaritzetik pasatzen dira, haiekilan Gojira kide bat gehituz . Haien lehen parte Abrahams taldeak segurtatuko du.

Martxoaren 4a ostiralarekin

20:00etan Latsan,Marco Amsparch eta bere gonbiteak aurkezten digute performentzi sorpres bat, marrazkia eta musika nahasiz .
22:00etan Didier Ostatuan Euski gazte taldea.
23:00etan Ttirritta Ostatuan Berako Borroka rock taldea.
00:00etan Gaztetxean Red Hot Nipples rokabilly taldea.
Eta bukatzeko Karaoke gaualdia Gaztetxean.

Martxoaren 5a larunbatarekin

11:00etan Phillipe Albor ipuinalari eta musikalariak zuen haurreri mila istori kondatuko dizkie. «Les petits pas...sages». Haurrak 4urtetik goiti.
11:30tan Mutxikoak Uztaritzeko Merkatuan Bilguneko plazan.
16:00etan Kiroletan Artista Gazteen emanaldia. Eskolen eta ikastolaren sorkuntzak. Arratsaldearen bururatzeko Izartxo dantza taldeko Hartza Iguzki emanaldia .
21:00etan Kiroletan
1. zatia
-«Jauregitik» Ezpela dantza taldearen sorkuntza berria
- «Ainsi font…» A.Lannes eta M.Serena dantzari bikotea.
2. zatia
-«Gernika»Aukeran donostiar konpainiaren 2010eko sorkuntza berria.

Martxoaren 6a Igandearekin

9etatik goiti Kaskarrotak eta txaranga-k Uztaritzeko karriketan ibiliko dira musika eta dantzak eskainiz Uztariztarrei.
10:00etan Latsan, Txilindron lehiaketa, Herlauz Band-k alaiturik egun osoan zehar
13:00etan Latsan, Hartzaro bazkaria
15:00etan Haur Kantu Txapelketa Kiroletan.
18:00etan Mutxikoak Leinua txarangak alaiturik. Latsan.

Martxoaren 8a asteartarekin ASTEART GIZENA

17:45etan: Old School Funky Family taldea.
18:00etan Zanpantzarren auziaren hasiera: ustegabezko antzerkilariekin, urteko gertakariak kondatzen dituzte ironiazko testu eta sarkasmoz beteriko hitzartzeekin.
Ondotik, Hartzaren iratzartzea eta Animaleen dantza, Desfilea Uztaritzeko Karrika nagusian, Uztaritzeko Txarangak, Mamutzak, Old School Funky Family-k alaiturik.
Maia dantza: euskal mitologiako jainkosen dantza, Eliza aintzinean.

Purguko plazan
19:00etan Old School Funky family taldea. Auziaren segida Zanpantzarren errausterekin. Baita ere Zirtzilen dantza eroa, animaleen dantza eta maia dantza.
20:00etan Karparen azpian Ikastolak antolaturiko Erromeria, Kiki Bordatxok alaiturik eta Old Scholl Funky Family-k. Gauerditan Bilgunen Gaupasa, Izartxok antolaturik.

Hartzaro 2011 egitaraua (.pdf)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.