Dokumentuaren akzioak
Abiatu dira maskaradak Santa Grazin
Hamazazpi urte igaro dira Santa Grazi herriak azken maskarada eman zuenetik, azkenekoa 1994.urtean. Urte luze horiek igarota herriko gazteek berriro kaleratu dituzte maskaradak. Atzo, urteko lehena izan da, ohiturari jarraituz, Santa Grazi bertan.
Goizeko 9:00etan, iragarritako orduan, hasi dira lehen barrikadak Santa Graziko sarreran, herriko kanpinean. Hortik gorantza joan dira gero, herriko etxetik, kaperatik eta herriko plazatik igaroz. Lanean fin aritu dira dantzariak; buhameek eta kauterek, aldiz, euren trufa eta jolasekin jendeari barre eginarazi diete.
Goiza auzoz auzo, jan eta edan, igaro eta gero, arratsaldeko 16:00etan hasi da Herriko Eskola parean besta nagusia. "Arribada" dantzatuz aitzindariek, txorrotxek, kherestuek, Jaunak eta Andereak eman diote hasiera ekitaldiari, bakoitzak bere trebeziak erakutsi dituelarik. Ondoren, Kauterak, Pitxu, Kabana handia eta Grifou batetik, eta buhameek bestetik plaza irriz bete dute euren barrabaskeriekin.
Urtero legez, Zuberoako eta Munduko berrien kronika eta karikatura ere egin dute buhameek eta kauterek euskara hutsean. Aurten, maskaradak antolatu dituztenek kezka azaldu dute hizkuntzaren inguruan, lana izan baita Santa Grazin euskaldunak bilatzea. Kezkak kezka, zuberotar ederrez bete dizkiguten belarriak plazara hurbildu garen guztioi.
Hamabost ikuskizunetatik lehena izan da atzokoa. Ibilbide luzea dute oraindik aurtengo maskaradek aurretik, baina, ikusitakoak ikusita maiatzaren 15a arterako bidea primeran beteko dute Santa Graziko gazteek.
Maskaradako partaideak:
Aitzindariak
- Sebastien Barneix - Txerrero
- Antoine Elgoyen - Txerrero
- Karine Dronde - Gatuzain
- Alexia Aytaberro - Kantiniersa
- Elodie Dronde - Kantiniersa
- Cedric Elgoyen - Kantiniersa
- Aline Elgoyen - Kantiniersa
- Nicolas Barneix - Zamaltzain
- Hervé Eyherrabaren - Entsenaria
Kukulleroa eta marexala:
- Laurie
- Anais
- Maeva
- Mathieu
- Mathilde
- Johana
Laboraria eta Laborarisa:
- Isabelle Eyheralt
- Amelie Eyheralt
Andrea eta Jauna:
- Sandra Chutahandy
- Cedric Constance
Txorrotxak:
- Shopie Chutahandy
- Julie Iribe
Kherestuak:
- Marie Blanco
- Cetine Chuburu
Buhame eta kauterak:
- Dominique Pinque
- Jeremy Elgoyen
- Pedro Iribe
- Johane Chutatxipi
- Herve Chuburu
- Joseph Elgoyen
- Herve Amestoy
- Frank Erreçarret
Musikariak
- Beñuet Agor
- Clement Erreárret
- Guillaume Hastoy
- Mattin Agor
Dokumentuaren akzioak