Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mundu mailako dantza txapelketa Sadler´s Wells antzokiak antolatuta

Dokumentuaren akzioak

Mundu mailako dantza txapelketa Sadler´s Wells antzokiak antolatuta

2011/02/02 13:42

Londreseko Sadler´s Wells Antzokia, dantza internazionalari zuzendua dagoena batik bat, talentu berrien bila dabil. Horretarako, Internet bidez egingo den txapelketa bat antolatu du. Baldintza bakarra hemezortzi urte baino gehiago izatea eta bideoak gutxienez 30 segundu eta gehienez 5 minutu izatea da. Behin bideoa grabatuta www.globaldancecontest.com webgunearen bidez Youtubera bideo bat igo behar da.

 

Bi mila librako (2.300€) saria dirutan irabazteaz gain, lehiaketako irabazle bakarrak 2012ko urtarrilean "Sadler´s Wells Sampled"-en dantzatzeko aukera izango du, mundu mailako dantzari onenen eskaparatea den jaialdian, Londreserako bidaia sariaren zati bat delarik.

 

Ekitaldiak dantza estilo guztiak onartzen ditu: hip hop-a, tradizionala, balleta, flamenkoa, garaikidea, street dance-a, tangoa, salsa, samba edo beste edozein. Taldean edo bakarka egin daiteke bideoa, nahi bezala. Bideoak aurkezteko azken eguna 2011ko ekainaren 30 izango da. Momentu horretatik aurrera, epaileek 10 bideo onenen aukeraketa egingo dute eta abuztuaren 8a eta azaroaren 2a bitarte edozeinek bozkatzerik izango du. Irabazlea zein den 2011ko azaroaren 7an jakingo da.

 

Ez dago zalantzarik irabazle zein finalistentzat ekimen hau nazioartera salto egiteko sekulako plataforma dela.

 

 

Erlazionatutako elementuak
James Wilton - Global Dance Contest entry

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.