Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzen ikastaroa hasi da Berlineko Euskal Etxean

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzen ikastaroa hasi da Berlineko Euskal Etxean

2011/02/03 09:21

"Gernika Kulturverain" elkarteak sortu eta bideratu du Berlineko Euskal Etxea, eta elkarte horretatik hainbat ekimen antolatzen ari dira euskal kulturari Berlinen txoko bat egiteko asmoz. Euskal dantza ikastaroak martxan jarri eta pasa den ostiralean egin dute lehen saioa.

Erantzun bikaina izan du deialdiak eta ia 40 ikasle hurbildu ziren Mikel Aristegiren eskutik lehen urratsak ikastera. Mikel Aristegi dantzari profesional eta koreografo ezaguna da, aspaldiko urteetan egoitza Alemanian ezarrita duena. Koordinazio lanak egingo ditu Mikelek, eta berarekin batera Unai Lauzirika eta Nagore Soroa arituko dira irakasle lanetan. 

Euskal Etxeko sustatzaileek dantzak "praktikan" irakasteaz gain, euskal dantzen inguruko informazio teorikoa eskaintzeko asmotan dira, eta helburu horrekin dokumentazioa bildu eta laburpen batzuk alemanez emateko asmotan dira. Bide batez, Korrika eta Karneval der Kulturen ekitaldietan Euskal Etxearen parte hartzea bideratzeko gune egokia izan daiteke euskal dantzen ikastaroa.

Lehen ikastaro eguneko bideoa helarazi digu Unai Lauzirikak, eta ikusten denez, euskal dantzarako giro ederra izan zen pasa den ostiralean Berlinen. 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.