Dokumentuaren akzioak
Inude eta artzaiak igande honetan Donostiako Alde Zaharretik
Igande honetan, otsailak 6, Kresala elkarteak Artzaien eta Iñudeen konpartsa aterako du berriro Donostiako Alde Zaharreko kaleetatik zehar.
Konpartsa, eguardiko 12tan abiatuko da Euskal Herria kaletik eta 150 lagunek osatzen dute: danborrariak, dantzariak eta festara elkartzen diren pertsonaiak (gotzaina, alkatea, apaiza, akolitoak, barkilleroak…)
Sarriegik konposatutako “inudeen konpartsaren” erritmoari jarraituz dantzan iristen dira Konstituzio plazara eta bertan beste pieza batzuk dantzatzen dituzte; esaterako kontradantza, zortzikoa, arin-arina eta abar.
Dokumentuaren akzioak