Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Igor Yebra Bilbon Giselle lanean
Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindariaren jaioteguna aukeratu zuen UNESCOk 1982. urtean, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egun hori aukeratu du Bilboko Ballet Elkarteak (ABBE), Armonia produktora kantabriarraren laguntzarekin, "Giselle" erromantizismoko ballet handia programatzeko.
Flashmob-a grabatuko dute igandean Zubietan
Igande honetan Gipuzkoako Zubietan Flashmob bat grabatuko dute. Inguru horretan erraustegi bat jartzeko asmotan dabiltza eta horri kontra egin nahian, dantza egitea bururatu zaie herritar eta inguruko zenbait elkarteri. Flashmoba aitzaki egun osorako ekintzak antolatu dituzte Zubietan herrira bertaratzea espero diren bi mila pertsonentzat.
Maskaraden argazki erakusketa Okendon
Zuberoako maskaradak gaitzat Javier Hernandez Juantegi argazkilari donostiarrak erakusketa bat antolatu du Okendoko kultur etxean, Donostian. Ikusgai dagoena, ordea, ez da lan osoa. Javierrek liburu bat osatu nahi baitu argazki guztiekin.
Inauteriz inauteri
Inauteriak, aratusteak, ihoteak, karnabalak... aurten ere igaro dira. Maiatza erdialderarte Zuberoako maskaradek jarraituko duten arren, joan zaizkigu 2011ko inaute festa nagusiak. Urtarrilaren azken egunean hasi ziren inauteriak guretzat Zubieta eta Iturenen, eta harrez gero, beste hainbat txoko bisitatu ditu dantzan.com-eko komandoak: Santa Grazi, Arantza, Arano, Eibar, Errenteria, Segura, Behobia, Gernika, Mundaka, Lesaka, Bera, Lantz, Arizkun, Unanu eta Altsasu. Hona hemen 2011ko inauterien gure kronika.
Folkarria jaialdia Madrilen apirilaren 1tik 3ra
Folkarria eko-festibalaren lehen edizioa apirilaren 1tik 3ra izango da Torres de la Alamedan, Madrilen. "La Vida en Danza" elkarteak antolatuta, Folkarriak kulturen integraziorako tresna gisa dantza tradizionala eta folk musika berreskuratu eta zabaldu nahi ditu egun horietan.
Hamar urte bete ditu dantzan.com-ek
Egun hauetako batean izan da. Eta jaiotza eguna ez dugunez apuntatuta, urtemuga eguna ere ezin egun zehatz batean ospatu. Baina aurreko egun hauetako batean hamar urte bete dira dantzan.com sareratu zela.
Lantzeko inauteria Limouxera darama Oberenak
Oberena dantza taldea Limouxera doa asteburu honetan Lantzeko inauteria karrikaratzeko. Urtarrilaren 30an hasi ziren inauteriak Limouxen eta apirilaren 10an amaituko dira. Asteburu honetan, munduko inauteri ezberdinek hartuko dituzte herriko kaleak eta bertan izango da Oberena dantza taldea ere.
Jantzilo eta Elizondoko inauteria
Iragan den ostiralean, martxoaren 4an, inauteria ospatu zuten Elizondon. Bospasei urte daramatzate inauteri berri hau ospatzen, bospasei urte Jantzilo, baztaneraz tripontzi esan nahi duena, erretzen eta bere inguruan mozorro-dantza dantzatzen. Arizkun eta Erratzuko gizakundetik ateratako inauteria da Elizondokoa.
Puska-biltzea Hendaian eta Aurrez-aurre ikuskizuna Irunen
Hurrengo larunbatean, martxoak 12, Hendaiako Joncaux auzotik Puska Biltzea egingo du taldeak. Taldeak 1984. urtean berreskuratutako ohitura hau, baserriz baserri dantzatuaz bertako baserritarrek eman nahi dutena jasotzean datza, batez ere arrautzak, txorixoa etab.... edo hartzean besterik ez badago behintzat.
Las Carrascoliendas: Trapagarango gerra aurreko inauteri herrikoia berriz kalean
Lehengo inauteri zaharra molde berriz azalduko da larunbatean Trapagaranen. Lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat eman nahi dio, gaztetxetik eta Danetarako Danok dantza taldetik sortutako ekimenak.
Dokumentuaren akzioak


