Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora

Dokumentuaren akzioak

Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora

2011/04/28 12:49

Bilboko Ballet Elkarteak San Petersburgoko Eifman Balletaren "Tchaikovsky" ikuskizuna dakar Bilbora datorren maiatzaren 24ean. Punta-puntako konpainia da Boris Eifmanek zuzentzen duen balleta, hala 2008. urtean "Anna Karenina" eta 2010. urtean "Eugene Onegin" lanekin sekulako arrakasta izan zuen konpainiak.

Azken lan honetan, Boris Eifman koreografoa Piotr Illich Tchaikovsky (1840-1893) musikariaren bizitzan interesatu da. Eifman Balletak Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztuko du datorren maiatzaren 24ean, arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko Euskaldunako lehiatiletan edota BBK-ak Interneten duen sarrera salmenten zerbitzuan.

Ikuskizunaren datuak   

Obra: “Tchaikovsky”.
Koreografia: Boris Eifman.
Ideia originala: Tchaikovsky-ren bizitzan oinarritua. 
Konpainia: Eifman Balleta.
Musika: Sinfonía núm. 5, Liturgia de San Juan Crisóstomo, Serenata para cuerdas, op. 48, Capricho Italiano, Sinfonía núm. 6 (Patética y final).

 

Eifman Balleta - Tchaikovsky

Euskalduna jauregian, maiatzaren 24a, asteartea, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrerak: 55, 40 eta 20 euro.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.