Dokumentuaren akzioak
Dantza Soltearen jardunaldien egitaraua
Nork ez du jota bat dantzatu erromeriaren batean edo binakako dantza bat osagai zuen festa batean zeharka parte hartu edo dantzaldi bati begira egon? Garaiak aldatu dira, kanpoko edo atzerriko dantzak ugaritzearen aurrean, hala esaten baitzieten zenbait girotan XIX. mendearen hasieran, Iztuetak bertako dantzak defendatzeari ekin zionetik gaurko dantza solte txapelketetaraino. Europako eremu zabaletan hedaturiko praktika jarraitu bati buruzko teorien azalpenean dagoen hutsunea betetzeko asmoa dute iragarritako Jardunaldi hauek, ahozko eta idatzizko esparruetan ezinbestekotzat jotzen den hausnarketa dela medio, berandu heldu bada ere.
Koreografia mota hau gauzatzeko modua oso hedatua izan arren, bai penintsulako geografia osoan bai Europakoan, “dantza soltea” ez da behar bezala tratatu teoria sailaren aldetik. Jota, fandangoa, “el baile a lo bajo”, “los Puerros”, “el baile a lo ligero” direlakoak, hartzen dituzten izenetako batzuk besterik ez dira. Herri bakoitzak, alde bakoitzak du bere berezitasuna. Hala gauzatzeko orduan ageri duen malgutasunak askatasun osoa ematen dio edozein pertsonari dantza egiteko erari dagokionez. Azterlan batzuk egin dira historia, soziologia, antropologia eta musikaren aldetik, baina, oro har, horien ikuspegia Folkloreari eta Arte Eszenikoei dagokienez ez da nagusia edo oinarrizkoa, bigarren mailakoa edo osagarria baizik. Horregatik, premiazkoa da etorki desberdinetako ikertzaileak biltzea, era horretara iraganaz eta orainaz dituzten ezagupenak eskain diezaizkiguten.
Sarrera: Dohain.
Antolakuntza: Eusko Ikaskuntzaren Folklore Saila.
Laguntzailea: Eibarko Udala.
Egitaraua:
2011ko maiatzaren 28a, larunbata:
2011ko ekainaren 4a, larunbata:
10:00 Aurkezpena
Jose Ignazio Ansorena (Donostiako Udaleko Txistulari Taldeko Zuzendaria): La creación del baile al suelto vasco
11:35 Atsedenaldia
11:45
Gustavo Couto (Dantza Tradizional irakaslea. Konpostela): La Jota y sus variantes coreográficas y dialectales en Galicia
Josu Larrinaga (Eusko Ikaskuntza): Baile a lo suelto: un estilo, diversidad de concepciones
Dokumentuaren akzioak