Dokumentuaren akzioak
Atzo edo Gaur
Haur ikusgarri bat baino gehiago, azken 35 urte hauetan jarraiki ditugun baloreak erakutsi nahi ditugu, hala nola gure iraganaren eta ohiduren ezagutza. Ikusgarri elebiduna (euskara/frantsesa), bi profesionalen gaitasunak baliatu ditugu : Zelin Duperou (IDB) dantzarentzat eta Philippe Albor (Haurrock, Euskal Kantu Txapelketa, …) kantuarentzat.
Ikusgarriak, aldi berean ohikoa eta gaurkoa, lau agerraldien bidez familiako bizia, eskola, ofizioak eta besta aipatzen ditu, XX. Mendearen hastapeneko bizia eta egungoa konparatuz. Prestakuntza denboran, 5 urtetatik 14 urte artinoko haurrek beren arbasoen historioa ikasi dute, bai eta ere euskararen lehen ezagutza bat ukan kantueri esker. Euskal errepertorioko eta gaurko musiken erritmoan, sorkuntza zonbaitek indarturik, belaunaldien arteko ikusgarri horrek oroitzapen batzuk arraberrituko ditu adinetakoen gogoetan, oraiko denborak baloratuz.
Noiz: maiatzaren 14an arratseko 9 orenetan nun: HAZPARNEN, MENDEALA Gelan, Antolatzaile: Les jeunes Basques elkartea, Goixtiarrak maila, eta Hegalka taldea. Egitaraua : 20 H : ate idekitzea eta kantuak (Hegalkanta) 21 H : ATZO EDO GAUR emanaldia 22 H 30 : mutxikoak eta ohiko dantzak. Aintzinetik milesker!
Hegalka eta Goixtiarrak taldeak - Atzo edo Gaur
Maiatzaren 14an, arratsaldeko 21:00etan, Hazparneko Mendeala Gelan.
Dokumentuaren akzioak