Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Beteranoen II Dantza Solteko Topaketa, Irailak 11a Errenterian

Beteranoen II Dantza Solteko Topaketa, Irailak 11a Errenterian

Beti Prest Dantza Taldea Elkartea 2010/08/06 09:33

Beti Prest Dantza Taldeak irailaren 11ean “II Helduen Dantza Topaketa” ospatuko du Errenterian. Goizean mahai ingurua izango dugu eta hiru pauso originalak ikasteko aukera. Gero bazkaria eta arratsaldean partaide guztien dantza ikuskizuna. Tartean Xabier Obesoren eskultura emango zaie Imaz anaiei omenaldi bezala Dantza Soltearen alde egindako lanagatik.

Gehiago irakurri

Biarritzeko Flashmoba berriz egingo da abuztuaren 13an

Dantzan 2010/08/04 11:20

Pasa den ekainaren 8an egin zen Flashmob ekitaldia Biarritzen, baina eguraldiak ez zuen asko lagundu eta errepikatzea pentsatu dute. Datorren abuztuaren 13an, 19:30etan, eta hondartza aurrean egingo da dantza ekitaldi berezia.

Gehiago irakurri

Dantza emanaldiak Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan

Dantza emanaldiak Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan

Dantzan 2010/08/03 12:08

Ohi bezala dantza emanaldi ugari izango dira abuztuan festak ospatzen dituzten hiriburuetako jaietan. Honako hemen Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan eskainiko diren dantza emanaldi eta dantzaldiak.

Gehiago irakurri

Jaialdi 2010 Boisen musika eta dantza

Dantzan 2010/08/02 09:45

Bukatu da Jaialdi 2010 Boisen, eta bost urte barru arte ez da itzuliko Euskal Herritik kanpo ospatzen den euskal festa erraldoiena. Musika eta dantza nagusi izan dira egunotan Idahoko hiriburuan eta Youtuben ere hasi dira bideoak sareratzen horren testigu. Horra ale batzuk.

Gehiago irakurri

Alurr taldea Tafallan eta Berastegin ariko da

Alurr taldea Tafallan eta Berastegin ariko da

Eli Nosellas 2010/07/30 14:09

Alurr Dantza Taldeak Sua ikuskizuna aurkeztuko du Tafallan uztailaren 31n, eta Alurr Dantza Eskolako 75 gazte ariko dira Berastegin abuztuaren 8an

Gehiago irakurri

Dantzaz beteta ospatzen ari da Jaialdi Boisen

Dantzaz beteta ospatzen ari da Jaialdi Boisen

Dantzan 2010/07/29 13:04

Bost urtetik behin ospatzen da Jaialdi Idahoko hiriburuan, eta egunotan ospatzen ari da dagoeneko bertan Euskal Herritik kanpo egiten den euskaldunen festa handiena. Herri kirolak, pilota, musika eta dantza dira jaialdiren osagai nagusiak, eta dantza taldeen protagonismoa handia izaten da bertan.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzetan emakumeak parte hartzeri buruzko eztabaida

Mutil-dantzetan emakumeak parte hartzeri buruzko eztabaida

Dantzan 2010/07/28 12:14

Mutil-dantzaren urak mugituta datoz Baztan aldean. Santiago egunean ohi baino dantzari gutxiago bildu ziren mutil-dantzak egitera eguerdian plazan egin ohi den saioan. Emakumeen parte hartzeari buruzko eztabaida dago sakonean. Baztango Haizegoak Santiago eguneko mutil-dantzen emanaldiko argazki batzuk sareratu ditu.

Gehiago irakurri

Lucia Lakarraren komunikatua

Lucia Lakarraren komunikatua

Iratxe de Arantzibia 2010/07/28 10:29

Datorren abuztuaren 3an eta 4an Donostiako Kursaal entzutegian eta uztailaren 31an Gijongo Jovellanos antzokian eskaintzekoak ziren emanaldiak bertan behera geratu direla eta Lucia Lakarrak honakoa adierazi nahi du:

Gehiago irakurri

Errioxako dantzak sarean belaunaldi berrientzat

Dantzan 2010/07/27 11:17

Errioxako Gobernuak bere komunitateko kultura tradizionala eta dantzak jaso eta sareratzeko ekinean dihardu. Errioxar kulturaren inguruan egindako ikerketa eta bilketa lanak sareratzeko asmoaz culturaderioja.org webgunea sortu du. Bertan argitaratutako bi bideo interesgarri ekarri ditugu dantzan.com-era.

Gehiago irakurri

Oinak Arin eta Zirikolatz taldeen hastapenen testigantza

Oinak Arin eta Zirikolatz taldeen hastapenen testigantza

Dantzan 2010/07/26 11:50

Beskoitzen eta Senperen dantza taldeen antolaketa eta sustapenean lan handia egindakoa da Henri Duhau, eta Euskal Dantzarien Biltzarraren antolaketan ere parte hartutakoa. Bere ibilbidean ezagututakoaren testigantza jaso du liburu batean Duhauk.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak