Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lucia Lakarraren komunikatua

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lakarraren komunikatua

1. Donostia eta Gijongo ikuskizunak bertan behera uztea ikuskizun horien kudeaketa arduraduna zen Arts & Event Cosmopolitan enpresaren aldebakarreko erabakia izan dela. Lucia Lakarrak argitu nahi du "Soiree de danza Roland Petit" ikuskizunean bere parte hartzea kontratatutako dantzariarena baino ez zela.

2. Ondoez eta tristura handia eragiten diola egoera honek, bere borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiek eragindakoa. Iaz lesioa izan ondoren, Lucia Lakarra gogo biziz zegoen bere herriko ikusleen aurrean dantza egiteko. Tamalez, ikuskizunen kudeaketa txarrak hori gauzatzea ezinezko egin du.

3. Egoera honek kaltetutako bat gehiagotzat duela bere burua. Bere ibilbidean babestu duten eta babesten duten ikusleekiko errespetuz, Lucia Lakarrari garrantzitsua iruditu zaio kontu hauek argitzea iritzi publikoaren aurrean. Bide batez, Lucia Lakarrak barkamena eskatu nahi die ikusleei, bere borondateaz kanpoko arrazoiengatik emanaldia bertan behera geratzeak eragindako eragozpenengatik. Fidelki jarraitzen duten ikusleekiko bere konpromezua berretsi nahi du eta jasotzen duen etengabeko babesa eskertu nahi die.

Munich-en, 2010eko uztailaren 27an

Lucia Lakarra sinadura

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.