Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012ko maskaradak Gamere-Zihigan

Dokumentuaren akzioak

2012ko maskaradak Gamere-Zihigan

2011/04/29 11:21

Duela hamar urte inguru izan ziren maskaradak azkenekoz Gamere-Zihiga herrian. Urte horiek igarota Xiberuko botzaren bidez jakin dugu, 2012. urteko maskaradak antolatzeaz herri horretakoak arduratuko direla.

Aurtengoak amaitu gabe leudekenean, jadanik 2012ko maskaradak zeinek antolatuko dituen badakigu. Amaitu gabe leudekela diogu, duela hilabete iragarri genuen moduan aurtengo maskaradak bertan behera geratu zirelako. Bestela, aurtengo maiatzaren 18a bitarte dantzaok ikusteko aukera izango genuke oraindik. Tamalez, ez da horrela suertatu. Aurtengoak ahantzi eta datozenak Gamere-Zihigan ospatuko direla iragartzen dizuegu.

Dokumentuaren akzioak

ana
2012/02/16 13:43

Kaixo,

jakin badakigu aurten azkenean maskaradak ospatuko direla eta apirileko bost asteburuetan izango direla, baina zein herritan?

Tafallako lagun batzuk apirilaren 15ean joatekoak gara eta jakin nahi dugu zein herritan izango den.

eskerrik asko

Ana

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.