Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Zer porno?" La Fundicion aretoan

Dokumentuaren akzioak

"Zer porno?" La Fundicion aretoan

2011/05/04 13:25

Sexua da sarean gehien bilatzen den orria. Interneten sex tekleatzen baduzu, 628 milioi sarrera agertuko zaizkizu. Ez dago beste ezein gai edo pertsonaia hainbeste arreta erakartzen duenik edo zifra horretara hurbiltzen denik. Sexua, izan ere, denok arduratzen gaituen gaia da. Pornografia eta erotika, artea eta sexuaren arteko desberdintasunak etiketatzeko joera du gure gizarteak. Gu, berriz, kategoria horien arteko mugak zeharkatzen saiatzen gara.

“Behatzailearen erantzun sexuala kontrolatzea xede duen sexualitatearen irudikapena” (Foucault) deritzogu pornografiari. Jabetzen gara, bai, pornografia arloan gertatu diren aldaketa sakonez, interneten eta teknologia berrien garapenarekin. Badakigu ezen gaur egun, Beatriz Preciado-k bikainki dokumentatu duenez, kapitalismoak onura ateratzen duela populazio orokorraren izaera poli-toxikomano eta konpultsiboki masturbatzailetik. Michael Jackson izan daiteke gizaki farmako-pornografikoaren eredu berri horren adibide argiena: protesia, sexu-aldaketa, inpotentzia, perbertsioa eta planeta mailako sona.

SX Pultsioak Proiektua zenbait fasez osatuta dago. Proiektu zabala eta partehartzeari irekia, zeinetan laguntzaile kopuru handiak eskuartzen duen, hala arte- eta eszena-diziplina ezberdinetan, nola iritzien eta esperientzien eztabaidan edo ekarpenean. Proiektuaren lehen fasea Galdeketa: zer porno? galdera-sortaren ekarpenetan oinarritu da gehienbat.

Zer porno? galdeketa Bilboko eta inguruko herritarrekin eta gizarte-mugimenduekin lankidetzan garatua izateko planteatu da. Sexualitateak eta pornografiak gure bizitzetan duten lekuaren ikuspegi eguneratua herritarroi itzul dakigun ahaleginean lehen urrats gisa. Horren helburuen artean dago, baita, daitezkeen imajinario eta fantasia erotikoak jasotzea eta formatu ezberdinetan proiektatzea.

Elkarrizketetatik atera den imajinariotik abiatuta egin da, besteak beste, Argazki Corpusa. Baita Eszena Proposamena, zeinetan sexua performance gisa aurkeztu den, hau da, sozialki eta politikoki araututako errepikapen-prozesu gisa edo peep shows-en hedapen gisara. Wim van Kempen aipatuz Post-pornografiaz egiten duen deskribapenean, helburua, masturbazio-arlokoa baino gehiago, politikoa da, esan dezagun kritikoa, edo kasurik hoberenean umoristikoa.

SX Pultsioak. 1. fasea: ¿Ze porno?
Interpreteak: Jon Koldo Vázquez, Juanjo Otero, Raketa Brokobitx
Testuak: Julio Díez, Jon Koldo Vázquez, Juanjo Otero, Barbarina Dar-dar, Jose Romero, etc.
Jantziak eta atrezzo: Jaime Zurdo
Argiak: Alaine Arzoz
Souinu espazioa: Adríán García de los Ojos
Argazkiak: Raquel Durán
Bideoa: Jose Romero, Daniel Lagares
Dramaturgia: Jose Romero, Barbarina Dar-dar
Zuzendaritza eszenikoa: Barbarina Dar-dar
Komunikazioa: June Fernández
Laguntzailea: La Fundición Aretoa
SX Pultsioak Artxiboa
Blog diseinua: Pep Sanabra
Artxiboa: Jose Romero, Barbarina Dar-dar


SX Pulsioak proiektuak - "1.go Fasea. Ze porno?"

Bilboko La Fundicion Aretoan,  maiatzaren 6, 7 eta 8an, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Sarrerak: Generaltickets-en

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.