Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Kutxaren Fototekako eta Aranzadiren bildumak GureGipuzkoan

Kutxaren Fototekako eta Aranzadiren bildumak GureGipuzkoan

Dantzan 2010/06/03 11:31 2

Orain egun batzuk iragarri bezala GureGipuzkoa.net-ek denon eskura jarri ditu Jesu Elosegiren argazki bilduma eta Kutxaren Fototekako lehen bilduma bat. Guztira 20.000 argazki inguru jarri dira sarean modu honetan, eta tartean badira dantzari buruzko hainbat irudi eder ere.

Gehiago irakurri 2

Dantzinea bideo-dantza erakustaldia

Dantzinea bideo-dantza erakustaldia

La Fundicion 2010/06/03 08:26

Dantzine arte eszenikoekin harremana duten bideo/zine lanen lehiaketa eta erakusketa da. Duela bi urtetik hona jaialdiaren atal bat da. Aurten hirugarren aldia dugu. Erakusketa atalaz gain, non mundu osotik etorritako artista profesionalen lanak ikusi ahal izango ditugun, lehiaketak 1.500 € emango dizkio lan sarituari. Behin jaialdia bukatuta, lana itxiera ekitaldian erakutsiko da.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Abadiñon ekainaren 5ean

Ezpata-dantzari eguna ospatuko da Abadiñon ekainaren 5ean

Dantzan 2010/06/02 15:22

Durangaldeko 38. ezpata-dantzari eguna ospatuko da asteburuan. Besteak beste Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garaiko ezpata-dantzariek parte hartuko dute Gerediaga Elkarteak urtero antolatzen duen festan.

Gehiago irakurri

Horrela dantzatzen da jota

Dantzan 2010/06/02 13:20 3

Neila, Errioxa. Concepcion Fernandez eta Guadalupe Fernandez -ek jota nola dantzatzen den erakusten dute etxeko atarian. Riojarchivo gunean aurki daitekeen altxorretako bat da.

Gehiago irakurri 3

Dantzaren arima eta mugimendua Gorka Bravoren objetibotik

Dantzaren arima eta mugimendua Gorka Bravoren objetibotik

Dantzan 2010/06/02 12:19

"Soul & Movement" edo "Arima eta mugimendua" izenburupean, dantza garaikideko mugimenduak islatzen jarraitzen du Gorka Bravo argazkilariak. Oraingoan Asier Zabaleta dantzariarekin egin du lan Bravok eta sorta ederra prestatu du.

Gehiago irakurri

Dantzaz konpainiaren "Mintzo" berria

Dantzaz konpainiaren "Mintzo" berria

Dantzan 2010/06/01 15:33

Ikuskizun berria aurkeztuko du Dantzaz konpainia gazteak: Mintzo. Larunbatean, ekaianaren 5ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da estreinaldia. Hilde Koch eta Jone San Martin eskarmentu handiko dantzari donostiarren koreografiekin batera, Sophie Antoine dantzari gaztearen ekarpena bilduko da Mintzon.

Gehiago irakurri

Hamar minutuko txalo zaparradarekin itxi zen Euskaldunak eta Dantza 5. Gala

Hamar minutuko txalo zaparradarekin itxi zen Euskaldunak eta Dantza 5. Gala

Dantzan 2010/06/01 13:08

Iratxe de Arantzibiak komunikabideoi idatzi digu Euskaldunak eta Dantza 5. jaialdiaren hedapenean eskainitako laguntza eskertuz, eta behin teloia jaitsita dantzariek egin zituzten zenbait argazki erakutsi. Horra Maite Oñaederrak egindako argazkiak.

Gehiago irakurri

Irlanda eta Turkia Lauarin nazioarteko folklore jaialdian

Irlanda eta Turkia Lauarin nazioarteko folklore jaialdian

Dantzan 2010/06/01 12:09

Donostiako Lauarin nazioarteko folklore jaialdiak Irlanda eta Turkiako taldeak izango ditu aurtengo ekitaldian. Ekainaren 24tik 27ra ospatuko da Donostialdean zenbait dantza talderen artean antolatzen den jaialdia.

Gehiago irakurri

Itsasoaren eguna ospatzeko Flash mob bat egingo da Biarritzen

Itsasoaren eguna ospatzeko Flash mob bat egingo da Biarritzen

Dantzan 2010/05/31 13:06

Dagoeneko ikusi dituzue flash mob batzuk. Plaza, kale edo eraikin publiko batean zaude, eta bapatean, musika entzuten da eta jende talde handi bat dantzan hasten da. Horrelako flash mob bat egingo da datorren ekainaren 8an, Biarritzen, Itsasoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gehiago irakurri

Euskaldunak eta dantza 5. gala: egitaraua eta dantzariak

Euskaldunak eta dantza 5. gala: egitaraua eta dantzariak

Iratxe de Arantzibia - ABBE 2010/05/28 16:02

Euskaldunak eta dantza 5. gala datorren larunbatean, maiatzaren 29an, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko auditorioan, ospatuko da. Hona hemen jaialdiko egitaraua eta parte hartuko duten dantzariei buruzko xehetasunak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak