Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Izpurako kabalkadek 30 urte beteko dituzte

Izpurako kabalkadek 30 urte beteko dituzte

Dantzan 2011/04/01 12:12

Apirilaren 24an, igandez, herriko kabalkaden 30. urteurrena ospatzeko libertimendua edo kabalkada egingo da Izpuran. Egun horretarako, herriko gazteek deialdi bat egin dute bertako adinekoek festan parte hartu dezaten.

Gehiago irakurri

Inauteri hotsak Soinumapa.net-en

Inauteri hotsak Soinumapa.net-en

Dantzan 2011/03/31 12:19

Soinumapa.net Euskal Herriko Soinu Mapa egitasmo irekia da. Fonografia edo gure inguruko hotsak grabatzeko artea oinarritzat hartuz, landa grabaketak erakutsi, kontsultatu eta elkartrukatzeko balio duen webgunea da hau. Bertan, Euskal herrian zehar egindako hainbat grabaketa entzun ditzazkezu: hirietako zaratak, mendialdeko giroak, animaliak, ospakizunak, lekuak, gertakizunak… Igo dituzten azken grabazioak duela hilabete eskas iragan diren inauterietakoak dituzue.

Gehiago irakurri

La Fundicionen, 18 urtetik gorakoentzat programa

La Fundicionen, 18 urtetik gorakoentzat programa

La Fundicion 2011/03/30 13:20

Erotismoa eta sexua gizarteari eta kulturari lotuta daude. Erotikoa den oro pornografiko gisa hartzen da. Sexua interneten gehien bilatutako orrialdeadea da, horregatik, esan dezakegu denoi arduratzen gaituen zerbait dela. Gure gizarteak pornografia eta erotika, artea eta sexua... desberdintzera jotzen du. Kontu horiek planteatuko dituzte apirilean eta maiatzean La Fundicion aretoan aurkeztuko diren proposamen ezberdinetan. Hortaz arituko dira "18 urtetik gorakoentzat" deituriko dantza eta antzerki zikloan.

Gehiago irakurri

Henri Coursaget zendu da

Henri Coursaget zendu da

Dantzan 2011/03/29 13:30

Henri Coursaget, Confolenseko jaialdiaren fundatzaile eta berrogeita hamar urtez lehendakari izandakoa, joan den martxoaren 21ean zendu zen 86 urte zituela. Festibal xume bat jarri zuen martxan Henrik 1958an, baina, urteak joan ahala mundu mailako jaialdi garrantzitsuenetariko batean bilakatu da Confolenseko jai handi hau.

Gehiago irakurri

Egun bat publikoarekin

Egun bat publikoarekin

La Fundicion 2011/03/29 12:06

Saio honetan Gelabert-Azzopardi dantza konpainiako koreografia baten sortze-prozesuaren parte bihurtzen dira ikusleak. Egun batean zehar sortze eta interpretatze lan koreografiko interaktibo bat burutuko da. Publikoarentzat irekia eta publikoarekin egitekoa den jarduera honen bidez ikusleekin komunikazio artezago bat ezartzea bilatzen du konpainiak, sentsazioaren eta komunikazioaren klabeetan arakatuz eta agerian utziz artea eta haren gaineko pertzepzioa prozesu konplexuak eta irekiak direla.

Gehiago irakurri

Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira

Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira

Dantzan 2011/03/28 09:25 3

Azkenean erabakia hartu dute Santa Graziko maskaradariek: aurten ez da maskarada gehiago izango Zuberoan. Pasa den astean iragarri genuen moduan, azken bi maskaradak, Irurin eta Urdiñarben egitekoak zirenak bertan behera geratu ziren santagrazitar baten heriotzaren ondorioz, eta asteburuan egindako bileren ondoren erabaki dute aurten maskarada gehiago ez ematea.

Gehiago irakurri 3

Euripean dantza ikuskizuna

Euripean dantza ikuskizuna

Dantzan 2011/03/25 13:20

Martxoaren 26an, larunbata, Euripean dantza ikuskizuna eskainiko dute Johanna Etcheverry eta Mizel Theret-ek. Biarritzeko Le Colisée aretoan izango da emanaldia 20:30etan hasita. Makila hartu dute ardatz ikuskizuna sortzeko garaian.

Gehiago irakurri

Tunttunero jardunaldiak Iruñean

Tunttunero jardunaldiak Iruñean

Dantzan 2011/03/25 11:30

Iruñeko Duguna dantza taldeak ttunttunero jardunaldiak antolatu ditu datorren apirilaren 9an. Iruñeko Kale Nagusiko Condestablearen jauregiak Sabin Bikandiren tailerra eta Mikel Aranbururen solasaldia hartuko ditu. Bazkaria eta erromeria ondoko jatetxe batean izango dira.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2011

Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2011

Dantzan 2011/03/25 11:27

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen gatozenetik ohiko bihurtu da urtero dantzari edo koreografo batek egun horretarako Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idaztea. Hona Anne Teresa De Keersmaekerrek idatzitako mezua.

Gehiago irakurri

Oroitzapenetik Bidaiarat, dantza ikuskizuna

Oroitzapenetik Bidaiarat, dantza ikuskizuna

Dantzan 2011/03/25 11:26

Datorren apirilaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, Luhusoko Harri Xuri kulturgunean, dantza, kantua eta antzerkia biltzen dituen Oroitzapenetik Bidaiarat ikuskizuna taularatuko du Zazpiak Bat dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak