Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tiliñori omenaldia egingo zaio Trikitixa egunean

Dokumentuaren akzioak

Tiliñori omenaldia egingo zaio Trikitixa egunean

2011/05/18 10:16
Trikitxa eta euskal kulturaren alorrean lan handia egindako da Jose Jabier Abasolo "Tiliño" iurretarra, eta omenaldia egingo diote Euskal Herriko Trikitixa Egunean. Dantzaren alorrean ere oso ezaguna dugu Tiliño, Iurretako dantzari-dantza zuzpertzeko eta sendotzeko lan egin baitu, eta Euskal Dantzarien Biltzarrean aritu baita urte askoan.

Ekainaren 4an Iurreta-Durangon ospatuko da Euskal Herriko Trikitixa Eguna. Egun horretarako prestatutako ekitaldien artean Jose Jabier Abasolo Tiliñori egingo zaio omenaldia. Iurretako trikitilari egunaren antolatzaile izan da urte askotan Tiliño, eta XX. mendeko Bizkaiko trikitilariak omentzen eta goxatzen lan handia egin du. Horrez gain, eta Iurretako dantzari-dantza bultzatzen aritu izan da urte askotan.

Tiliño omentzeko Oskar Estanga trikitilariak "Tiliño" deituriko abesti bat prestatu du, eta Fredi Paiak kantari letra jarri dio.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.