Dokumentuaren akzioak
Elkartasun dantza saioa Zumaian
Esti Korta
2011/05/18 10:32
Zumaian, Maria eta Jose aretoan datorren Maiatzaren 28an arratsaldeko 18.00tan, "II. Dantzara: Zumaia Nava Jeevan elkartearentzat Dantzan" Elkartasun dantza saioa izango da. Jaialdian parte hartuko dutenak, Amancay Gaztañaga eta Alima Dantza taldea ekialdeko dantzarekin, Dantza modernoa eta Balleta Celine Illarramendi eta bere ikasleen eskutik, Dantza Deportiboa Marian eta Igorrekin, Isaak Aranberri eta bere ikasleak Euskal dantza garaikidearekin, Senzala Euskadi Kapoeirako kideak eta amaitzeko Free Dance-a Marijo Zubia eta bere ikasleekin.
Sarrera 4 euro izango da eta bildutakoa Nava Jeevan ong-ak Kalkutan dituen Asha eta Ankur proiektu berrien finatziaziorako izango da oso osorik. Informazio gehiago laster gure web orrialde berrian: www.nava-jeevan.com
Dokumentuaren akzioak