Dokumentuaren akzioak
Eifman Balletaren "Tchaikovsky" Bilbon asteartean
Iratxe de Arantzibia
2011/05/18 12:52
Konpainia errusiar honek, gaur egungo onenen artean kokatzen denak, "Tchaicovsky atsekabetuena" aurkeztuko digu.
Piotr Ilich Tchaikovskiren inguruko zenbait datu:
- Musikagilea: Piotr Ilich Tchaikovsky (1840-1893) musikagilearen figura, bere argi eta itzalekin, Boris Eifman koreografoak 1993 urtean sortutako balletaren ardatza izango da. Lan hori konpainiaren klasiko batean bilakatu da.
- Obra: Tchaikovsky gaur egungo kanta ospetsuenen errepertorioan ditugun musika klasikoko piezen egilea da, adibide gisa "El lago de los cisnes", "La Bella Durmiente" eta "El Cascanueces", 1812 preludioa, Romeo eta Julieta preludio-fantasia, Pianorako lehen kontzertua, bere Laugarren, Bosgarren eta Seigarren sinfoniak eta "Eugenio Oneguin" opera ditugularik.
- Bere amaren heriotza: Tchaikovsky-ren bizitza gora beherez betea dago. Bere lehen drama pertsonala hamalau urte zituela gertatu zen bere ama behazunaz jota hil zenean. Hainbeste eragin zion horrek bi urte igaro arte ez ziola ezer esan bere hezitzaileari.
- Bere sexualitatea zalantzan jartzen da: Ikerketa ezberdinen arabera Tchaikovsky-k joera homosexualak zituen. Aditu ezberdinek diote hau jakiteak izan zezakeen eragin negatiboaz beldur zela Tchaikovsky, batez ere, bere familian eragina izan zezakeelako. Hala ere erlazio heterosexual bat hasteko erabakia hartu zuen eta horrela bizitza bikoitz bat bizi. Hori, nagusiki, ondoko faktoreek bultzatuta egin zuen: bere egoera argitara ateratzearen aukeragatik, bere aita poztearren eta familia eta haurrak maite zituelako.
- Ezkontza: Musikagilea 1877 urtean ezkondu zen Antonina Miliukova-rekin. Emaztearekin iraun zuen denbora luzea ez bada ere, horrek, krisi emozional bat eragin zion. Horren ondorio Clarens-era (Suitza) joan zen deskantsatu eta errekuperatzeko. Legalki ezkonduta jarraitu zuten betiko, baina, ez ziren elkarrekin bizitzen jarri berriro eta ez zuten haurrik izan. Baliteke, ezkontzaren porrotak bere sexualitateari aurre egitea eragin izana, antza, ez baizuen bikotean bizitzea eskapatzeko edo ezkutatzeko gehiago erabili.
- Mezenasa: Nadezhda von Meck Errusiako enpresari aberats baten alarguna eta artean eragina zuen mezenas bat zen. Horren babesa, Tchaicovsky-ren bizitzako elementu garrantzitsu bat izatera iritsi zen; von Meck-ek urtero 6.000 rubio-ko laguntza eman zion, horrela, 1878 urtea Moskuko Kontserbatorioko postua utzi eta bere konposizioetan kontzentratzerik izan zuelarik. Von Meck-ek hala nahi zuenez, bien arteko erlazioa gutun bidezkoa izan zen, inoiz ez ziren elkar ezagutu pertsonan. 1877 eta 1890 urteak bitarte 1.000 eskutitz trukatu zituztelarik.
- Heriotza: Behazuna edo buru-hiltzea? Tchaikovsky San Petersburgon hil zen 1893 urteko azaroaren 6an, Seigarren sinfonia, "La Patética", estrenatu eta bederatzi egun beranduago. Tchaikovskyren heriotzar behazunak eragindakoa izan zela esan izan da, hil baino egun batzuk lehenago edandako ur kutsatuaren ondorio. Hala ere, teoria batzuen arebera bere buruaz beste egin zuen musikagileak.
Ikuskizunaren datuak
Obra: “Tchaikovsky”.
Koreografia: Boris Eifman.
Ideia originala: Tchaikovsky-ren bizitzan oinarritua.
Konpainia: Eifman Balleta.
Musika: Sinfonía núm. 5,
Liturgia de San Juan Crisóstomo, Serenata para cuerdas, op. 48, Capricho
Italiano, Sinfonía núm. 6 (Patética y final).
Eifman Balleta - Tchaikovsky
Euskalduna jauregian, maiatzaren 24a, asteartea, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrerak: 55, 40 eta 20 euro.
Dokumentuaren akzioak