Dokumentuaren akzioak
"Karrikan" euskal ikuskizun onenaren saria Leioako umore azokan
‘KARRIKAN’ sei dantzari eta DJ batek interpretatutako pieza da. Jon Mayaren ideia eta zuzendaritzatik abiatuta, ikuskizunak hiru koregrafoa ezberdinen lan bana batzen du. Iker Gomezen ‘Aupa Mutil’, Pantxika Telleriaren ‘Fight For Fandago’ eta Damian Muñoz eta Virginia Garciaren ‘Sorbatza’ koreografiek osatzen dute ikuskizuna. Dantzariak Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dira; eta Dja, DZ (Zigor Lanpre).
Epaimahiak honela arrazoitu du Kukairi emandako saria: “`Karrikan´, euskal dantza tradizionalean oinarritutako lenguaiak aztertzen jarraitzen duelako, dantza garaikiderako bidean; eszeneratze on batetik abiatuta, pisuzko dramaturgiarekin; eta goraipatzeko moduko kualitate artistiko eta teknikoa adierazten duten dantzariek agertarazia”.
Estreinaldiaren ostean, Kukaik bere ikuskizun berria ezagutarazten jarraituko du. Ostiralean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan jardungo dira, larunbatean Hendaian, jarraian Valladolidera abiatuko dira… eta ondoren Gasteiz, Bilbao, Errenteria eta abarren izango dira.
Dokumentuaren akzioak