Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mexico, Indonesia eta Irlanda 2011ko Bidasoaldeko folklore jaialdian
Bihar, uztailak 21, abiatuko da Irunen Eraiki dantza taldeak antolatzen duen Bidasoaldeko nazioarteko gazteen folklore jaialdia. Irlanda, Indonesia eta Mexicotik etorritako dantzari gazteak izango dira jaialdian, eta Irun, Bera, Etxalar, Bidart eta Zumaian izango dira emanaldiak.
Portugalete nazioarteko folkloreak estali du dagoeneko
Pasa den asteburuan abiatu da Portutaleten 37. Nazioarteko Folklore Jaialdia. Kolonbia, Martinika, Egipto, Serbia, Indonesia, Togo eta Udmurtia dira aurtengo herrialde gonbidatuak, eta ohi bezala Portugalete bertako egoitza nagusiaz gain 28 herritan izango dira emanaldiak egunotan.
Kabiaren "Euria esan" lanak harrera ona izan du Miamin
Gaitzerdi Teatroren ikerkuntza gunea da Kabia, eta bere azken sorkuntza lana, "Euria esan eta euria erortzea" izenekoa AEBtan, Miamin aurkeztu da egunotan. "Irudimen zaparrada" eta "lan bikaina" moduko hitzekin nabarmendu du Miamiko prentsak.
Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi egingo ditu udan
Alurr Dantza Taldeak hainbat emanaldi egingo ditu udan. Baigorri, Altzo, Ikaztegieta, Berastegi, Areso, Ibarra eta Berrobin hain zuzen ere.
Karrikan ikuskizuna Errenterian
Kukai dantza konpainiak uztailaren 20an duen emanaldi baten berri eman nahi dizue. Errenteriako Udalak, 2011eko Maddalen Jaien egitarauren baitan, Karrikan ikuskizunaren emanaldia programatu duela jakin arazi nahi dizuegu.
Karmen jaiak eta uztaila erdiko dantzak
Uztailaren 16an Karmen egunaren inguruan badira zenbait dantza festa interesgarri eta uztailaren bigarren asteburuko ospakizunekin bat egiten dute horiek, beraz, asteburu honetan hainbat dantza festa izango dira besteak beste Añorga, Elizondo, Antzuola, Errenteria edo Markina-Xemeinen. Hona horien berri:
Kalmukia eta Zacatecas izango dira Folklore Bizian 2011 jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia uztailaren 19tik 25era burutuko da aurten. Atzerriko bi talde izango dituzte aurten gonbidatu: Kalmukia errepublikako (Errusia) "Tulpan" Nazio Folklore Taldea eta Mexikoko "Zacatecas" Talde Folklorikoa.
Dantza Kontra Dantza CD-DVDa kaleratuko du Oskorrik
Gipuzkoako doinu zaharretan oinarrituta prestatu duen CD-DVD berria aurkeztuko du egunotan Oskorrik. Gaur, uztailak 14, kontzertua izango da Bidarrain eta bihar, uztailak 15, aurkezpena egingo dute Bilbon.
Durangaldeko ezpata-dantzari egunaren argazki ederrak
Gerediaga elkarteak Garain ospatu berri den Durangaldeko ezpata-dantzari egunaren argzki ederrak sareratu ditu. Hamasei talde bildu ziren Garain pasa den uztailaren 9an, eta ekitaldian egindako hainbat argazki eder ikus daitezke flickr-era igotako bilduman.
Soka Dantzan ikuskizuna estreinatuko du Itsasik
Soka-dantzaren inguruan prestatu du Azpeitiko Itsasi dantza taldeak bere ikuskizun berria eta datorren uztailaren 16an, larunbatean, Azpeitia Dantzan programan egingo du aurkezpen emanaldia.
Dokumentuaren akzioak


