Privolva estreinatuko du Olatz de Andresek

2011/10/24
Privolva estreinatuko du Olatz de Andresek

Nork bere tokia aldatu ahala perspektiba eta ikusten dena aldatzen dela ohartarazten dio Privolvak Olatz de Andresi. Zientzia fikzio filosofikoaren imaginarioan oinarritzen da lan berria. J. L. Godard-en Alphaville pelikularen zatitxo bat abiapuntuan jarrita, zine alorreko zenbait baliabide koreografikoki lantzen ditu, hala nola, plano aldaketa, errepikapena, hari nagusiaren haustura...

Privolva

  • Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andres
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Isaac Erdoiza, Olatz De Andres
  • Laguntzaileak: Igor de Quadra e Izaskun Santamaria
  • Soinu eremua: Jose Urrejola
  • Argiztaketa: Gabo Punzo
  • Jantziak: Leire Orella
  • Testuaren diseinua:  Raquel Duran
  • Ekoizpena: Muelle 3, dantza eta sorkuntza eremua

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babestutako proiektua

BAD'11 jaialdiak ko-produzitua, L’Animal a L’Esquena, La Fundición, San Agustin Kultur Aretoa eta Muelle3-en laguntzarekin.

 

Privolva

Urriak 30 eta 31, 21:30etan

La Merced, Bilbo

 

Informazioa: Olatz de Andres