Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pariseko Operako Balleta Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Pariseko Operako Balleta Biarritzen

2011/10/21 15:06
Pariseko Operako Balleta Biarritzen

Argazkia: Sebastien Mathe - Opera National de Paris

Hiru koreografiarekin osatutako programa dakar Biarritzera Pariseko Operako Balletak:

  • Suite en blanc, Serge Lifar-ren koreografia
  • L'Arlésienne, Roland Petit-en koreografia
  • Le Boléro, Maurice Béjart-en koreografia

Ez ohiko gertakaria da Pariseko Operako Balleta Biarritzen izatea. Neurri batean 1661an sortu zen lehen Erret Balletaren (zeinak ustez hainbat euskal dantzari izan zituen) jarraitzailea da Pariseko Operako Balleta. Palais Garnierren egoitza duen konpainia erraldoi honek, 154 dantzari ditu nominan, horietako 16k lehen dantzari izendapena dute, eta beste 16 izar (etoile) izendapena dute.

Biarritzen, Gare du Midiren eszenatokian, hiru emanaldi egingo ditu Pariseko Operako BAlletak:

  • Urriak 28, ostirala, 20:30ean
  • Urriak 29, larunbata, 15:00etan
  • Urriak 29, larunbata, 20:30ean

 

Informazioa: Biarritz Culture

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.