Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Seydou Boro-ren estreinaldia Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Seydou Boro-ren estreinaldia Bilbon

Ouagadougoun, Burkina Fasoko hiriburuan, Salia Sanou eta Seydou Boro koreografoek ikastetxe bat zuzentzen dute eta ikastetxe hori, gainera, euren konpainiaren eta Dialoges de corps jaialdiaren egoitza da. Bertara, dantza garaikideko atzerriko konpainiak heltzen dira. Bi sortzaileek Frantzian ezagutu zuten elkar, Montpellierreko Zentro Koreografikoan lanean ari zirela. “Le tango du cheval” euren azken lana da, zortzi dantzarik eta zuzenean ari diren zenbait musikarik hartzen dute parte, eta zaldietan dago inspiratuta. 

Salia Sanou eta Seydou Boro, urte luzez, Afrikako kontinenteko sorkuntza lan guztia tradiziora mugatutako adierazpen bilakatu dituzten estereotipo exotikoetatik eta folklorikoetatik kanpo dagoen erronka duten koreografo afrikarren belaunaldi berriko kideak dira. Biak ere, sorkuntza lan berria bultzatzen duen mugimendu horretako kide dira, diziplina anitzetako prestakuntza dutelako eta euren ikuskizunetan dantza antzerkiarekin, zinearekin eta zuzeneko musikarekin nahasteko duten interesa dela eta.

1993an bi sortzaile horiek Mathilde Monnier ospetsuaren konpainian aritu ziren, eta horrek, koreografia adierazteko era berrirako bidea erakutsi zien. Zabaldu zitzaien atetik hainbat kultura artistiko sartu eta gurutzatu ziren, eta horrek euren lehen ikuskizuna sortzeko aukera eman zien. Ikuskizun horrekin Nazioarteko Dantza Lehiaketako Sari Nazionala (Afrika Sorkuntzan) lortu zuten, eta beste zenbait pieza egin ahal zituzten. 1997an, egoitza Burkina Fason zuen konpainia sortu zuten, 2001ean Dialogues de Corps Jaialdia Ouagadougoun, eta 2006an Afrikako Garapen Koreografikorako Lehen Zentroa.

Urte horietan zehar, Salia Sanou eta Seydou Boro, euren idazkera garaikide berezia nazioarteko eszenaren panoraman ezartzeko gai izan dira, esanahiaz eta emozioaz estetikaz baino ardura gehiago erakusten duen dantza sortzailea. Hori guztia, Afrikan dantzarien prestakuntza profesionalean lan egiteari eta sorkuntza era berriei laguntzeari utzi barik.

Dantza israeldarra

BAD-en barruan Estatuan lehen aldiz ikusiko den beste dantza ikuskizun bat Arkadi Zaidesen “Quiet” izango da. Ikuskizun horrek israeldarren eta palestinarren arteko gatazkaz hitz egiten du. Israelen bizi den Arkadi Zaides koreografo sobietarraren dantza ikuskizunaren Espainiako estreinaldia La Fundición aretoak jasoko du (azaroaren 5ean eta 6an).

Joan den urtean, artista horrek Kurt Jooss sari garrantzitsua jaso zuen, “Solo Colores” koreografiarengatik, eta sari hori, nazio eta nazioarte mailako beste batzuei gehitu zaie.”Quiet” lanak israeldarren eta palestinarren arteko gatazkaz hitz egiten du. Sorkuntza prozesua interpreteen gizarte errealitateetan eta prestakuntza artistikoan dauden desberdintasunetan inspiratu da. Lanean agertzen diren lau pertsonaiek erasoz, errukiz, nahasketaz eta nahiez betetako paisaia erakusten dute. Intentsitate horren erdian, gatazkan dauden maila guztiak biltzeko gai izango den leku bat bilatzen da etengabe, leku lasai bat.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.