Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ADDE: Egin zaitez bazkide! Orain behar zaitugu!

Dokumentuaren akzioak

ADDE: Egin zaitez bazkide! Orain behar zaitugu!

2011/10/24 09:51

Ikastaroak, topaketak eta jardunaldiak antolatzen ditugu, sentsibilizazioa eta kohesioa sustatzeko, eta aldi berean dantzaren ikuspena eta profesionaltasunari laguntzeko. Gure bazkideen proiektuak babesten ditugu. Zure beharrak, proposamenak eta eskaerak jakin nahi ditugu, elkarlanean horiek lantzeko.
Zurekin kontaktu  nahi dugu, zure esperientziarekin, hausnarketa eta laguntzarekin. Aholkularitza laboralean informazioa errezten dugu. Dantzaren profesional bazara, lagunduiguzu lan honekin.

  • Zergatik egin bazkide?

ADDE elkartean dantzaren garapenerako lan egiten dugulako, lanbide, estilo eta diziplina guztietan eta zure iritzia, lankidetza eta laguntza behar dugulako. Elkarrekin lanbideko alor guztietan hazkunde-formula berriak proposatzeko eta eztabaidatzeko eremu komuna sortzea lortuko dugulako. Elkarrekin, erakundeekin eta sektoreko gainerako eragileekin elkarrizketa finkatzeko indar eta ordezkaritza handiagoa lortuko dugulako.

  • Nor izan daiteke ADDEko bazkide?

Bazkide profesionalak: dantzako profesionalak, edozein lanbidetan, estilotan eta diziplinatan. Bazkide adiskideak: ikasleak eta elkarteko kide izan nahi duten eta dantzarekin zerikusia duten pertsona guztiak.

Bazkide laguntzaileak: eskolak, konpainiak, erakundeak eta elkarteak.

 

  • Zerbitzuak

•    Dantzako jarduerak hedatzea eta zabaltzea Euskadin.

•    Bazkideen jarduerak hedatzea.

•    Hobekuntzen kudeaketa eta deskontuak bazkideentzat antzokietan, prestakuntzan, osasunean eta beste zerbitzu batzuetan.

•    Prestakuntza kudeaketan, banaketa, entrenamendua.

•    Bazkideentzako aholkularitza.

•    Profesionalentzako, konpainientzako eta beste erakunde batzuentzako elkargunea eta eztabaidagunea.

 

Kuotak
  • Bazkide profesionalak: 20€ izen-ematea / 9€ hilean
  • Bazkide profesionalak EAEtik at eta probintzia mugakideetan: 20€ izen-ematea / 6€ hilean
  • Bazkide laguntzaileak: 20€ izen-ematea / 15€ hilean
  • Bazkide adiskideak: 20€ izen-ematea / 6€ hilean

 

Eskubideak eta bete-beharrak

Bazkide profesionala

•     Elkarteko zati aktiboa da erabakiak hartzeko garaian eta batzarretan bozka dezake.

•     Zerbitzuetara sartzeko eta deskontuak lortzeko bazkide-txartela izateko eskubidea du.

Bazkide laguntzailea

•     Zenbaki-bazkide edo bazkide profesional izatera pasatuko den erakundeko ordezkaria izendatu behar du.

•     Izendatutako zenbaki-bazkidea izango da bazkide-txartela erabili ahal izango duena.

•     Bazkide laguntzailea ez da zati aktiboa izango erabakiak hartzeko garaian, zenbaki-bazkidearen ordezkaritzarekin salbu.

•     Erakundeko webgunea ADDEko webgunean nabarmenduta egongo da, estekak atalean.

Bazkide adiskidea

•     Elkartearen alde egiten du.

•     Ez da zati aktiboa erabakiak hartzeko garaian, baina bazkide-txartela erabil dezake zerbitzuetara sartzeko eta deskontuak lortzeko.

 

ADDE: Egin zaitez bazkide

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.