Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bea Fernandez-en bi lan, gaur eta bihar BAD-en

Dokumentuaren akzioak

Bea Fernandez-en bi lan, gaur eta bihar BAD-en

2011/10/27 11:24

Bea Fernandez: "Los que se ven entre si"

Urriak 27, osteguna, 17:00etan
Gaur egungo sorkuntzaren esparru ezberdinetako 16 interpreterekin izandako solasaldietatik abiatuta, dokumentu bat sortu da, interpretearen figurari buruzko perspektiba ezberdin horiek elkarrekin erlazionatzen dituena (sorkuntzarekin edo autorearekin duen erlazioari buruzkoa, lan ezberdinetatik gelditzen den aztarnaren oraingo esanahiari eta eragin horien eta beste batzuen erabilerari buruzkoa, eszenarekin eta publikoarekin duen erlazioari buruzkoa). Ibilbide bat bitarteko dela beste begirada horretara (barnekoagoa?) hurbil gaitzakeen dokumentu bat da, sorkuntzari eta gertakari eszenikoari buruzko esperientzia eta arazo desberdinak jasotzen dituena.

Elkarrizketatuak: Africa Navarro, Natali Labiano, Carme Torrent, Gema Díaz, Mercè Recacha, Mònica Muntaner, Sílvia Sant Funk, Jordi Casanovas, Norberto Llopis, Mauricio González, Jesús Barranco, Raquel Sánchez, Amalia Fernández, Lola Giménez, Monse Penela, Sofía Asencio.

Ideia eta zuzendaritza: Bea Fernández
Kamera edizioa: Elena Albert
Errealizazioa: Bea Fernández eta Elena Albert
Produkzio exekutiboa: Paloma Gueilburt
Las Santasen produkzio bat.


 

Bea Fernandez: "Tres personas, todos los cuerpos"

Urriak 28, ostirala, 19:00etan


Bea Fernandezek aurkezten duen proiektua interprete moduan izandako esperientzia beste batzuekin konpartitzeko duen interesetik sortua da, sorkuntzaz hitz egitean bigarren planoan edo geruza ezkutu batean gelditzen diren zenbait gairi buruz sakontzeko duen interesetik. Proiektuak paraleloki aurkezten diren komunikazio eta miaketa bide bi ditu: pieza eszenikoa ("Tres personas, todos los cuerpos) eta instalazioa (Elkar ikusten dutenak).

Hiru pertsonak Monse Penela, Mauricio González eta Bea Fernández gara, gehi iraganetik berrikusi ditugun gorputz guztiak, orainean euren bertsioa egiteko perspektiba ezberdinetatik. Gorputz asko gara, dantzan egin dugunok garen beste. Beste batzuen zatitxoak eta gorputzak gara, itsatsita gelditu zaizkigun gorputz horien hondakinak gara, baita euren etorkizuneko bertsioak, euren memoria eraldatua ere.

Dantzariaren gorputzaren memoria
Bakarkako hiru esku-hartzeren baturan eraikitzen da pieza, dantzariaren gorputzaren memoriaren oinarriaren gainean, hark bere ibilbide profesionalean zehar bildutako datuen eta oroitzapenen artxibo bizi gisa, baita bakoitzak orainetik gai horiekin egiten duen identifikazioaren gainean ere. Iraganeko gorputzen hondakinez osaturiko mosaiko bat sortzen dugu, denbora tarte erreal bat, non memoria-espazioak iraganeko beste pieza batzuetan bizitako gorputzak edo inoiz erakutsi gabeko lanen hondakinak txertatzen diren.

Interpretea prozesuaren subjektu gisa
Interpretearen rola interesatzen zait eszenaren gai gisa, bizipen bezala, eta, horregatik, pieza honek zuzendaritza bat eta hiru autoretza ditu; esku-hartze bakoitzak bere-bere arauak ditu, barrutik sortuak, lan-saioetan denbora errealean jokatzen eta konposatzen duen interpretearen leku horretatik. Ikus daitekeenaren denda-ostean sartzen gara, publikoak normalean ikusten ez duen interpretearen pentsamenduaren atal horretan. Norbere burua gerorako proiekzio moduan berrasmatzeak berrikuntza inplikatzen du.

Ideia eta zuzendaritza: Bea Fernández
Sorkuntza eta interpretazioa: Bea Fernández, Mauricio González eta Montse Penela
Argiztapena: Jeroen Smits
Produkzio exekutiboa: Paloma Gueilburt
Las Santasen produkzio bat
 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.