Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Act of God-en estreinaldia

Act of God-en estreinaldia

Ertza 2011/09/01 13:48

Erijioak eta bere kontraesan garaikideak ditu ardatz dantza garaikide lan berri honek. Galdera zehatz eman baino, erantzunak mahairatzea du helburu. Bizitza eta fedearen inguruko gai handien inguruan haur baten inozentziaz egindako galderak. Ertza: Act of God-en estreinaldia. Gazteszenan, 2011eko irailak 17an.

Gehiago irakurri

Dantzaren aroa dakar Maitaldiak Biarritzera

Dantzaren aroa dakar Maitaldiak Biarritzera

Dantzan 2011/09/01 13:08

Ohi bezala, dantzaren aroa da iraila Biarritzen. Dantza jaialdi zabal eta mamitsua osatu du aurten ere Maitaldiak, eta 2011ko irailaren 8an hasi eta 18a bitartean estilo, jatorri eta formatu anitzeko dantza ikuskizunak izango dira Biarritzeko kale eta antzokietan.

Gehiago irakurri

Dantza Gasteiz, Donostia eta Bilboko 2011ko jaietan

Dantza Gasteiz, Donostia eta Bilboko 2011ko jaietan

Dantzan 2011/08/03 08:52

Hiriburuetako aste nagusietan ohikoak izaten dira dantza taldeen emanaldiak eta dantzarako erromeriak. Hona Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietan eskainiko diren dantza emanaldi eta dantzaldiak.

Gehiago irakurri

Dantza, paloteoa eta Mairuaren sarrera Ampudian

Dantza, paloteoa eta Mairuaren sarrera Ampudian

Dantzan 2011/08/01 12:20

Espainian, Palentzian, Tierra de Campos moduan ezagutzen den eskualdean hainbat dantza eta festa bitxi gorde dira. Horien artean nabarmenenetakoa Ampudias herriko dantza eta paloteoak dira.

Gehiago irakurri

Iztueta eta bere lanak Zumalakarregi museoaren blogean

Iztueta eta bere lanak Zumalakarregi museoaren blogean

Dantzan 2011/07/27 11:23

Juan Inazio Iztuetaren inguruko zenbait dokumentu, lan eta datu bildu ditu Mikel Alberdik Zumalakarregi Museoaren blogean egindako sarreran. Sarean dauden Iztuetaren zenbait lan aipatu eta lotzen ditu, 1824ko Gipuzkoako dantzen liburua besteak beste.

Gehiago irakurri

Oriako sorgin-dantzari buruzko ikastaroa antolatu du EDBk

Oriako sorgin-dantzari buruzko ikastaroa antolatu du EDBk

Dantzan 2011/07/27 10:54

Datorren irailaren 17 eta 24rako, Oriako sorgin-dantzaren ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Lasarte Orian burutuko da ikastaroa eta Oriako Sorgin-dantzaren Kultur Elkarteko kideak izango dira irakasleak.

Gehiago irakurri

Emakumeek ere dantzatu dute Santiago eguneko mutil-dantzetan Elizondon

Emakumeek ere dantzatu dute Santiago eguneko mutil-dantzetan Elizondon

Dantzan 2011/07/26 11:52

Mutil-dantzak izan ohi dira Elizondon Santiago eguneko ekitaldi nagusietako bat. Aurten, emakumeen parte hartu ahal izan dute mutil-dantzetan, eta hori gertatzen zela ikusita zenbait mutil-dantzarik plaza utzi egin dute. Baztango alkatesa bera izan da mutil-dantzetan aritu den emakumeetako bat.

Gehiago irakurri

Ortzadar Galesera

Ortzadar Galesera

Mikel Lasarte - Ortzadar 2011/07/26 10:38

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko 36 kidek bidaia bat eginen dugu Galesen barna uztailaren 28tik abuztuaren 4ra. Bidaia hau Blaenau Ffestiniog herriak eta Gwbdaith Hen Fran folk musika taldeko kideek gonbidatuta egiteko aukera izan da.

Gehiago irakurri

Transparent eta Act of God estreinatuko ditu Ertzak irailean

Transparent eta Act of God estreinatuko ditu Ertzak irailean

Dantzan 2011/07/22 09:51 2

Datorren irailaren 16an, Dantza Hirian jaialdiaren baitan, Transparent pieza estreinatuko du Ertza konpainiak Donostian. Rafale Timerbakov dantzarien bakarkako lana da Transparent, eta ikusiak eta entzunak izateko daukagun beharraz hitzegiten du.

Gehiago irakurri 2

Joxemiel Bidador omendu dute San Lorenzoko danzanteek

Joxemiel Bidador omendu dute San Lorenzoko danzanteek

Dantzan 2011/07/20 12:41

Paternaineko festetan taldekide izan zuten Joxemiel Bidador omendu zuen San Lorenzoko dantzarien kofradiak. Herriko plazan dantzatu ondoren margolan bat oparitu zioten familiari, eta Bidadorren izenez bataiatu den plazan lorak eta zapia jarri zituzten.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak