Dokumentuaren akzioak
Toberak izango dira 2012an Irisarrin
Xabier Itzainak EKE-ren webgunean azaltzen duenez "Irisarriko toberak Baxe Nabarreko famatuenetarikoak izan dira, Jean-Michel Guicher ikerlariaren bi irisartar informatzaileen arabera. Denbora guti barne, tobera frango antolatu ziren: 1883an, 1914an, (Georges Hérelle)k ikusia, 1921an, 1928an eta 1937an". Pastoraletan gertatzen den bezala, ia herri osoa dantzan jartzen zuen Toberaren antolaketak.
Toberetan kabalkadaren bidez iristen dira plazara parte hartzaile guztiak eta kabalkadaren bidez joaten dira berriz. Toberan bertan, dantzak, kantak eta epaiketa baten antzerki eszenak tartekatzen dira.
2012an, Irisarrin, Tobera eta Kabalkadaren bi emanaldi eskainiko dira, hain zuzen ere, uztailaren 8an eta 14an. Prestaketak lanak direla eta Denentzat elkarteak herritarrak biltzeko deia egin du datorren azaroaren 10erako.
Dokumentuaren akzioak