Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukai herri katalanetan

Dokumentuaren akzioak

Kukai herri katalanetan

Bartzelona hirian hasiko du bira, Mercat de Les Flors antzokian Sorbatza koreografia eskainiz. Antzoki hau La Intrusa konpainiari buruzko ziklo berezia burutzen ari da, eta Kukaik konpainia hartako Damian Muńoz eta Virginia Garcia koreografoekin landutako Sorbatza koreografia eskainiko du.

Larunbat eta igandean, aldiz, Karrikan ikuskizun osoa eskaniko du Manresako Fira Mediterranean eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan. Segidan Castellonera abiatuko dira, bertako unibertsitatean bi emanaldi eskaintzeko. Azkenik, Manacorreko Arte Eszenikoen Ferian ere hartuko du parte.

Karrikan sei dantzari eta DJ batentzako ikuskizuna da. Ikuskizuna hiru koreografiek in osatzen da: Aupa Mutil, Fight For Fandango eta Sorbatza. Lan hau osatzeko, Kukaik elkarlanean jardun du Iker Gomez, Pantxika Telleria, Damian Mulńoz koreografoekin.

Ikuskizuna maiatzean estreinatu zen Leioako Umore Azokan.

  • Azaroak 4: Sorbatza, Bartzelonan. Mercat de las Flors Antzokian
  • Azaroak 5: Karrikan, Fira Mediterrenea Manresa
  • Azaroak 6: Karrikan, Bartzelonan, EH SONA jaialdian
  • Azaroak 8: Sorbatza, Castello.
  • Azaroak 12: Sorbatza, Manacor

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.