Dokumentuaren akzioak
Hamabost minutuko txalo zaparradarekin borobildu zen Euskaldunak eta Dantza 7. Gala
Zorion aurpegiak (ezkerretik eskumara): Javier Amo, Maira Fontes, Jon Ugarriza, Andoni Aresti, Itziar Mendizabal, Johannes Stepanek, Beatriz Perez eta Roberto Hernandez, jaialdi bukaeran. Argazkia: Iratxe de Arantzibia
Euskalduna Jauregiaren auditorioak hartu zuen pasa den larunbat gauean Euskaldunak eta Dantza galaren 7. ekitaldia, Andoni Arestiren zuzendaritzapean. Egitarautik kanpo, Iralabarriko San Antonio Abesbatzak Agur Jaunak eskaini zuen, Euskadin bizi diren garai berri eta itxaropentsuak islatuz. Horren ondoren, Arkaitz Pascuas eta Andoni Arestiren taldeak "Zuretzat amama" agurra eskaini zuten, eta segidan, Maider Gonzalez (16 urte), Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. txapelketako irabazleak, berea adorea erakutsi zuen Mascherata dantzatuz.
Arrazoi teknikoak direla eta, programaren ordena aldatu zen, eta beraz, Javier Amo eta Maira Fontes (MunichekoOperako Balleta) bikotea izan zen parte hartu zutenak ondoren, Tchaikovsky Pas de Deux eskainiz. Jon Ugarrizaren "Txoria, txori" koreografia, Itziar Mendizabala eta Johannes Stepanek (The Royal Ballet, Londres), bikoteak dantzatua, Mikel Laboaren figurari omenaldi oso bihurtu zen, eta gaueko une hunkigarri eta txalotuenetakoa.Tangoa ardatz hartuta, Beatriz Perez eta Roberto Hernandez (aretoko dantzetan munduko rankingean bigarrenak), "La edad de oro" dantzatu zuten, beraien dantza taldeak lagunduta. "Arin-arin" eta Espainiar dantzaren arteko fusioak ikuslearekin bat egin zuen. Serioagua izan zen "Chaconne", Jose Limonen koreografia, eta Javier Amok dantzatu zuen jaialdian egindako bere bigarren parte hartzean.
Amaiera bikaina jarri zitzaion gaualdiari Kai balletaren estreinaldiarekin. Jon Ugarrizak koreografitua eta maisuki dantzatua Mendizabal-Stepanek bikoteak, ‘Lau teilatu’ (Juan Carlos Perez, Itoiz) eta ‘Baga, biga, higa’ (Mikel Laboa) doinuekin, eta Iralabarriko San Antonio abesbatzak abestua. Azkenik, 7. Euskaldunak eta Dantza gala dantzari guztien parte hartzearekin egin zen koda batekin borobildu zen. Ikuselak, zutik jarrita, kodaren errepikapena eskatu zuten. Txalo zaparradak hamabost minutu iraun zituen, 2006. urtean lehen jaialdia ospatu zenetik, orain arte jaso den txaloaldi handiena.
Dokumentuaren akzioak