Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inaki San Martin-en "Apur batean Soka-dantza" erakusketa Gernikan

Dokumentuaren akzioak

Inaki San Martin-en "Apur batean Soka-dantza" erakusketa Gernikan

2011/11/08 12:09

Erakusketa, 2012ko urtarrilaren 15erarte ikusgai egongo dena, soka-dantzaren irudiak biltzen dituen kolorezko 43 argazkiz osatuta dago. Soka-dantza, dantzariek euren eskuak elkartuta soka edo kate bat eratuz egiten duten dantza da; soka hau, zirkulo ireki eran zabaltzen da eta muturretako dantzariek zuzentzen dute –aurrendari eta atzeskuak-.

Dantza mota honi buruz dauden datu zaharrenak 1877.urte ingurukoak dira eta herriaren, dantzari kopuruaren zein ospakizunaren arabera, modu desberdinetan interpretatuko da, beti ere, oinarrizko koreografia eta ohiko elementuak errespetatuz. Erakusketa honetarako, Elgoibarren abuztuaren 24ero, San Bartolome egunean, plazan dantzatzen den soka-dantza aukeratu da. 2011.urterarte, 77aldiz jarraian jantzi izan da plaza hau soka-dantzarekin.

Iñaki San Martinek, zinemagintzaren alorrean formatua izanik, betidanik sentitu izan du argazkigintza teknikekiko erakarpena. 1989. urtean, Fotografia Soarte eratu eta gaur egun bere erakusketaren unibertsoa osatzen duten argazkiak sortzen hasiko da. Artista honentzako, sormena eta obraren kontzepzioa izan dira dudarik gabe erakusketan ikusiko ditugun argazkien osaketan zati garrantzitsuena. Bere hitzetan, "emakume eta gizon hoiek, dantzariak eta txistulariak... dira eguneroko lanarekin gure kultura bizirik mantentzen dutenak", lanaren benetako egileak. Materialei dagokienean, argazkigintza pinturarekin lotzeko asmoz, oinarrizkoenetatik hasi eta teknika digital sofistikatuenetaraino erabili ditu  Iñaki San Martinek.

Erakusketa honek, SOKA DANTZA tradizionala teknika bisual modernoen bidez ezagutzeko aukera ematen digu, Euskal kulturako elementu hau begirada berezi batez erakutsiz.

Apur batean soka-dantza Soarte

Erakusketaren datak:

2011ko azaroaren 9tik 2012ko urtarrilaren 15era
Lekua: Euskal Herria Museoa (Allendesalazar 5 – 48300 Gernika-Lumo)
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara – 16:00etatik 19:00etara; Igandeetan: 10:30etatik 14:30etara; Jaiegunetan: 10:30etatik 14:30etara – 16:00etatik 19:30etara; Astelehenetan itxita (urriko lehen eta azken astelehenean izan ezik)
Informazioa: Euskal Herria Museoa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.