Dokumentuaren akzioak
Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzaguneko blogean jakinarazi dutenez, "Gaur, azaroak 7, jasandako uholdeak direla eta, Arteleku, eta ondorioz Dantzagunea, itxita dago. Abisatuko dugu noiz irekitzen diren berriz instalazioak".
Gertatu diren kalteei dagokienez, badirudi beheko solairua harrapatu dutela urek, eta beraz, bertan diren bulegoak eta azpiegiturak gertatu direla kaltetuak. Liburutegia ere beheko solairuan dago, eta Dantzaz konpainiaren bulegoa ere bai. Dantza gelak eta Dantzagunearen bulegoa ordea lehen pisuan daude, eta pentsatzekoa da haietara ez dela ura iritsi.
Artelekuren webgunean dio abisu berririk ez dagoen bitartean itxita izango dela eraikina. Honako argazkia argitaratu dute bertan:
Dokumentuaren akzioak