Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Oier Araolaza: "Ikasketa eta titulazio eza euskal dantza tradizionalean"
Euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketetaz aritu zen Oier Araolaza Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Euskal dantza tradizionalean ikasketa formalik egiteko aukerarik ez dagoela azaleratu zuen dantzan.com-eko kideak. Hona hemen 2013ko maiatzaren 10ean, Donostian, San Telmo museoan burututako dantza jardunaldietan Araolazak eskainitako hitzak:
Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2013
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ireki berri du 2013 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 300.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.
Lauarin Folklore Jaialdia ospatuko Donostian da asteburuan
Donostiako hainbat dantza talderen artean antolatuta, Lauarin Folklore jaialdia ospatuko da asteburuan. Gaur, ostirala, Egian abiatuko da jaialdia, eta igandea bitartean Donostiako alde zaharrean, Antiguon eta Amaran izango dira dantza ekitaldiak. Donostialdeko dantza taldeekin batera Madrileko Grupo Folk Raices de Cenicientos taldeak parte hartuko du Lauarin 2013 Folklore Jaialdian. Grupo folk Raices de Cenicientos
Alicia Gomez: Dantzako gaitasun profesionalen erronka berriak
Dantza eta heziketa psikologiako profesionala da Alicia Gomez Linares. Dantzaguneak antolatuta, maiatzaren 10ean Donostian burutu zen I. Dantza jardunaldien baitan "Dantzako profesionalen Tituluen eta Konpetentzien Egiaztapenaren gaineko erronka berriak" izenburuko aurkezpena egin zuen. Hona hemen bere hitzak:
Gerardo Viana koreografo bizkaitarra hil da
Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) samin handiz Gerardo Viana, “Vladimiro”, koreografo, dantzari eta maisuaren heriotzaren berri eman nahi du. Gasteizen zendu da gaur goizean. Familiaren esanetan, minbiziaren ondorioz hil da Viana maisua. Koreografo bizkaitarraren gorpua Gasteizko Gamarra Beilatokian egongo da, bihar, ekainak 28 ostirala, goizeko lehen ordura arte.
San Juan bezperako soka dantza Errenteria-Oreretan
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, aurtengo soka-dantzak nobedadeak izan ditu; emakumezkoek lehen aldiz soka dantzan hartu dute parte hasiera-hasieratik, baita udalbatzako kideek ere.
Carmen Tercero: "Gero eta laguntza gutxiago jasotzen ditugu, eta beraz, lan handiagoa egin behar dugu baliabide urriagoekin"
Dantza ikasketak burutzen dituzten gazteen irteera profesionaletaz aritu zen Carmen Tercero Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Gasteizko Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa Profesionaleko zuzendaria da Tercero, eta eskola horretan hezitako ikasleek lan munduan txertatzeko dituzten aukerak azaldu zituen.
Emakumeak Tolosako bordon-dantzarien artean lehen aldiz
2013ko Tolosako San Joan egunean, emakumeek gizonezkoekin batera dantzatu dute San Joan zortzikoa. Hogeitabost dantzari izan ohi dira Tolosako bordon-dantzan parte hartzen dutenak. Goizean San Joan dantza egiten dute eta arratsaldean, bordoiak hartuta dantzatzen dute bordon-dantza. Goizeko saioan sei emakume aritu dira San Joan zortzikoa dantzatzen.
Akelarrea Mungian Kriskitin-en eskutik
Durangoko Kriskitin taldea osotzen dugun dantzari, musikari eta abeslariok Akelarrea izeneko ikuskizuna prestatzen dihardugu jo ta ke.
Kabalkadak Aiziritzen 1989ko otsailaren 12an
Tradizioaren arabera, Kabalkadak neguan antolatu eta egin behar ziren, inauteri aroan, hain zuzen ere. Hori kontuan izanik, Burgantzi Dantza Taldeak ospakizun horri lotutako emanaldi bat egitea erabaki zuen, eta hala, 1989ko igande-inauterian, dantza sorta aurkeztu zuten Nafarroa Behereko Aiziritze herrian.
Dokumentuaren akzioak


