Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Danzante, danzadore eta dantzariak Burgos-en

Dokumentuaren akzioak

Danzante, danzadore eta dantzariak Burgos-en

2013/10/17 12:17

Zortzi dantzarik osatutako dantzari taldeen generoari begira antolatzen da jaialdi hau Burgos-en. Danzante edo danzadore deitzen zaie Espainiako zenbait tokitan horrelakoei, euskaraz dantzari edo ezpata-dantzari izendatu izan diren era beretsuan. Dantzari talde hauekin ohikoa izaten da izen bereziak jasotzen dituen pertsonaia bat ibiltzea: cachimorro, cachiberrio, bobo, zarragon, tetin,... 

1989an abiatu zuten danzante eta danzadoreen jaialdi hau Burgosen eta 25 ekitaldi burutuko dituzte aurtengoarekin. Hona aurten parte hartuko duten taldeen zerrenda:

  • Redecilla del Camino (Burgos): los troqueaos
  • Saldaña (Palentzia): la salve, el melonar, pasacalles, las monjas, el prenda.
  • Guardia (Araba): kalejira, San Juan Degollaoren trokeadoak, Guardiako arbola, jota.
  • Hontoria del Pinar (Burgos): las peras, el zapatero, el sable, el fraile, cuando yo tenga.
  • Alcala de la Selva (Teruel): los arcos, degollao, arado, almireces.
  • La Lastrilla (Segovia): la viudita, el gloria, la rosa en el palo verde, la marcha real.
  • Berriz (Bizkaia): agintariena, banangoa, ezpata joko nagusia, makil jokoa, txontxongiloa.

   

XXV Muestra de Danzantes y Danzadores 2013

  • Burgos, Teatro Principal
  • 2013ko urriaren 26an, 19:00etan

Informazioa: XXV Muestra de Danzantes y Danzadores 2013

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.