Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ontarioko Saint Michaels-en ezpata-dantza estreinatu dute

Dokumentuaren akzioak

Ontarioko Saint Michaels-en ezpata-dantza estreinatu dute

2013/10/21 12:25
Ontarioko Saint Michaels-en ezpata-dantza estreinatu dute

Argazkiak: Ontarioko Euskal Etxea.

Lisa Corcosteguiren zuzendaritzapean Oregon estatutko Ontarioko Euskal Etxeko kideek prestatutako ezpata-dantza eta Kalakan taldearen emanaldia izan dira Ontarioko lehen Saint Michael festaren osagai nagusiak. Sokatira eta irritzi lehiaketa, eta txapela eta abarketak jaurtiketak ospatu dituzte. Ontarioko euskal komunitatea oso ugaria da eta bertako euskal etxeak eta dantza taldeak ibilbide luzea du. Otsailean festa ospatzen dute eta orain uda bukaeran San Migelen inguruan festa berria antolatzeari ekin diote.

Ameriketako Estatu Batuetako Ontarioko Euskal Etxeak Mikel Deuna egunean egindako ezpata-dantza. Argazkia: Ontarioko Euskal Etxea.

Ezpata luzeekin osatutako taldea, eta ezpata txikiekin aritzen diren bakarlariak prestatu dituzte ezpata-dantzarako, eta buruzagia altxatzezeko ezpatekin egindako parrilla darabilte Ontarioko ezpata-dantza berrian. Eguraldi txarra, euritsua gertatu da estreinaldikoa Ontarion, baina hala ere aurreikusi bezala burutu ahal izan dute ezpata-dantza.

Ameriketako Estatu Batuetako Ontarioko Euskal Etxeak Mikel Deuna egunean egindako ezpata-dantza. Argazkia: Ontarioko Euskal Etxea.

Dokumentuaren akzioak

2013/10/21 12:41
Ameriketan aurpegi ezagunak ikustea asko pozten gaitu.
Animo euskaldunak! Ez egin politikariei jaramon.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.